Garrantzitsuenak

Sudurpuntan Lagunketan aurkeztuak! Zorionak lanak aurkeztu dituzuen SinTotxero guztiei!!! Larunbatean Sari Banaketa Plaza Berriko karpan sudurtuko da, irabazleen lanak berriz proiektatuz! ZONBIENEGIA (Txantxibiri koadrila) XINKUKO UMEEN JOKOA (Xinku adrila) DOTTORE AMORE (Dottore Amore) BOLINGA ANIMALS (Bolinga Sound...

Irakurri gehiago / Leer mas

Inoizko larunbatik luzeena bizitu dute koadrilek Nobedade handi bat zuen Porrontxo Jaietako atzoko egitarauak: koadrilek hala erabakita, bazkaria egin genuen, afariaren ordez. Hala, egun osoan ibili zen blusa koloretsu mordoa, joan-etorrian, goizean goizetik ordu txikiak arte. Euriak ez gintuen kikildu! Goizean, jan-edanean aritzeko aukera zabala...

Irakurri gehiago / Leer mas

Igoera mundiala egin dugu, gure lehenengo koadrilek... Ez gara zenbatzen hasiko, baina atzoko koadrilen igoera azken urteetako jendetsuena izan zen ziurrenik. Eta horretan izango zuen zerikusirik, Porrontxo Jaien 30. urteurrenean, gure lehenengo koadrilei egin genien omenaldiak. Bejondeiela! 20.00ak pasatxo zirela, dena prest zegoen Egiako pasabidearen...

Irakurri gehiago / Leer mas

Haurrak izan dira Egia hartzen lehenak A zer martxa duten gure gaztetxoek! Ederki gozatu dute gaur jaitsiera, Karmengo Aman behera, Porrontxo eta Porrontxinarekin saltoka eta dantzan eta balkoien azpian "Ura, ura!" eskatuz. Blai eginda daude orain, Plaza Haundin, aho zabalik Txan Magoari begira: "Artxila, murtxila!". Izan ere, joan den...

Irakurri gehiago / Leer mas

Astearte eta larunbata Sudurpuntan! Asteartea 13 eta Larunbata 17 SUDURPUNTAN egunak!!! Astearte honetan sudurrak batu eta P. Haundin egongo gara lagunketara aurkeztu diren bideoak ikusteko! 19:00tan da zita, plaza erdian topatuko duzun zinema areto berdean! Larunbatean, sariak eskuratu dituzten lanak proiektatuko dira berriz, eta...

Irakurri gehiago / Leer mas

Igo zure argazkia
Udalari kexa bidali!!

Porrontxinaren dantza

Porrontxoetako abesti ofiziala dugu Egiatarrok! Bolinga Sound Systemeko jendearen laguntzaz gure jaiek auzoan bertan sortutako doinu dantzagarri bat dute!

(DESKARGATZEKO reproduktorearen eskubitara dagoen gezia sakatu)

Porrontxinaren dantza / Hitzak:

Porrontxo mugitu berandu da!
Porrontxina itxaron banoala!
Etxafero hotsa festa hasi da!
Koadrilak dira EGIA DA!

Mozorro ta kolore
txakurrik gabe hobe!

Mozorro ta kolore
falta direnak ere!

Eskua emaidazu lanerako
baita gero ere dantzarako
asko dugulako esateko
Odon bera ere izutzeko

Porrontxo Porrontxina kalejiran dira
Egia festa kolorez margotzeko griña
ez dut denborarik galtzeko 4 egun besterik ez direlako

Porrontxo mugitu berandu da!
Porrontxina itxaron banoala!
Etxafero hotsa festa hasi da!
KOADRILAK GARA! EGIA DA!

Mozorro ta kolore
txakurrik gabe hobe!

Mozorro ta kolore
falta direnak ere!

Musika: Arkaitz Txantxibiri/Bolinga

Hitzak: Arkaitz eta Unai Bolinga

Ahotsak: Arkaitz Txantxibiri, Zuriñe Kanpotarrak, Unai Bolinga, Izarne Txantxibiri eta Koadrila mordoetako lagunak!

Tronboia: Urtzi Xirritarrak

Abesti hau Egian bertan sortu eta grabatu da.