0
Aurtengo porrontxoetan atera dituzun argazki eta bideoak pasaizkiguzu mesedez! baina kontuz, ze guk publiko egingo ditugu!!!
ondorengo sistema bitartez igo ditzakezu edo bestela porrontxoak@gmail.com postara bidali
Inoizko larunbatik luzeena bizitu dute koadrilek Nobedade handi bat zuen Porrontxo Jaietako atzoko egitarauak: koadrilek hala erabakita, bazkaria egin genuen, afariaren ordez. Hala, egun osoan ibili zen blusa koloretsu mordoa, joan-etorrian, goizean goizetik ordu txikiak arte. Euriak ez gintuen kikildu! Goizean, jan-edanean aritzeko aukera zabala...
Igoera mundiala egin dugu, gure lehenengo koadrilek... Ez gara zenbatzen hasiko, baina atzoko koadrilen igoera azken urteetako jendetsuena izan zen ziurrenik. Eta horretan izango zuen zerikusirik, Porrontxo Jaien 30. urteurrenean, gure lehenengo koadrilei egin genien omenaldiak. Bejondeiela! 20.00ak pasatxo zirela, dena prest zegoen Egiako pasabidearen...
Haurrak izan dira Egia hartzen lehenak A zer martxa duten gure gaztetxoek! Ederki gozatu dute gaur jaitsiera, Karmengo Aman behera, Porrontxo eta Porrontxinarekin saltoka eta dantzan eta balkoien azpian "Ura, ura!" eskatuz. Blai eginda daude orain, Plaza Haundin, aho zabalik Txan Magoari begira: "Artxila, murtxila!". Izan ere, joan den...
Astearte eta larunbata Sudurpuntan! Asteartea 13 eta Larunbata 17 SUDURPUNTAN egunak!!! Astearte honetan sudurrak batu eta P. Haundin egongo gara lagunketara aurkeztu diren bideoak ikusteko! 19:00tan da zita, plaza erdian topatuko duzun zinema areto berdean! Larunbatean, sariak eskuratu dituzten lanak proiektatuko dira berriz, eta...
Sudurpuntan Ikusentzunezko Lagunketa!!! Gaur aurkeztu da SinTotxa mugimenduak proposatutako Ikusentzunezko lehialagunketa, Sudurpuntan izenpean. Webgunean informazio osoa topatuko duzuen arren ez dago sobera esatea, edozein motatako lanak onartuko direla eta Porrontxo Jaien asteartean proiektatuko direla lanak Plaza Haundin. Sari banaketa...
Aurtengo porrontxoetan atera dituzun argazki eta bideoak pasaizkiguzu mesedez! baina kontuz, ze guk publiko egingo ditugu!!!
ondorengo sistema bitartez igo ditzakezu edo bestela porrontxoak@gmail.com postara bidali
Aspaldiko partez, festak bete-betean zirela egin dute Porrontxo Jaietako Krosa, gaur goizean.
Sailkapena, hemen.
Nobedade handi bat zuen Porrontxo Jaietako atzoko egitarauak: koadrilek hala erabakita, bazkaria egin genuen, afariaren ordez. Hala, egun osoan ibili zen blusa koloretsu mordoa, joan-etorrian, goizean goizetik ordu txikiak arte. Euriak ez gintuen kikildu!
Goizean, jan-edanean aritzeko aukera zabala izan zen Plaza Haundin. Ohiko sagardo-dastaketari eta patata-tortilla lehiaketako parte-hartzaileen pintxoei, euskal txerri errea gehitu zitzaizkien. Ez zen lan erraza izan hura erretzea, baina bai esker onekoa: jendeak ilara luzea egin zuen txerria dastatu ahal izateko, baita gustura jan ere. Atariko ederra izan zen hori, jarraian egin genuen koadrilen bazkarirako. Nola edo hala mahai guztiak Plaza Haundiko teilatuen pean jarri eta gero (euriak ere Porrontxoetan egun-pasa egin nahi, antza), 400 lagundik gora elkartu ginen, jai-giro ederrean. Etengabeko parrandak sukalde-lanetarako tarte handirik utzi ez, eta entsaladak eta antzeko plater errazak izan ziren nagusi, baina besteak beste, hegaluzea, paella eta Adarragako tartak ere ikusi genituen mahai batzuetan. Eta nola ez, bukatzeko, kafea, patxarana eta pattarra guztiontzat.
Digestiorako ia denborarik hartu gabe, koadrilen olinpiadari ekin genion gero, Plaza Berriko Karp-Totxan. Proba gogorrak egin behar izan zituzten parte hartu zuten sei koadriletako kideek, eta batek baino gehiagok zorabiatuta, bustita edo aurpegia irinetan eta kola-kaoan murgilduta bukatu zuten. Probetako batean epaileen erabakiek piztutako polemikak Champions-eko partiden pare berotu zuen giroa, baina hura konpontzeko proposatutako azken proba alternatibo eta erabakigarriarekin zuzendu zen arazoa: koadrila bakoitzeko kide batek edo batzuek bere talentu bat erakutsi behar izan zuten jendaurrean. Hasieratik olinpiadetan aurrea hartu zuen Xirri-Tarrak koadrilak Ben Parhan bere fitxaje herbeheretarrari eman zion erantzukizun osoa, eta aspaldi egiatartu zen kaxkagorriak ez zuen hutsik egin: Haizea Sanz koadrilakideak lagunduta eta Xirri-Tarrakeko gainontzeko kideen babespean, ederki asko dantzatu zuen Agurra. Hala, blusa more-berdedunek lehenbizikoz irabazi dituzte olinpiadak aurten.
Olinpiadak bukatzerako gaua gainean genuen ia, eta harekin batera, bisitari porrontxozaleak etortzen hasiak ziren. Plaza Haundi eta Plaza Berri gainezka egon ziren atzo gauean; bai kale-jiran, baita ordu txikiak arte luzatu zen festa-giro sanoan ere.
Ez gara zenbatzen hasiko, baina atzoko koadrilen igoera azken urteetako jendetsuena izan zen ziurrenik. Eta horretan izango zuen zerikusirik, Porrontxo Jaien 30. urteurrenean, gure lehenengo koadrilei egin genien omenaldiak. Bejondeiela!
20.00ak pasatxo zirela, dena prest zegoen Egiako pasabidearen sarreran, aurreneko koadrila horietako kideei merezitako omenaldia egiteko. Kide horietako batzuk hunkitu samar ikusi genituen. Egongo ez ziren ba, haiek agurtzera agertu zen jendetza ikusita? Haiek hasitako festa xume horiek zer neurri hartu duten ikusita? Eta omenaldia bete-betean zela, hara non agertzen zaigun Odon, bizikleta eta guzti! Hauteskundeetako kolpeak seko jota utzi du, antza, beteranoen omenaldian parte hartzera etorri baitzitzaigun, eta gainera, beste ‘beterano’ batzuek lagunduta: Bilintx, Txirrita eta Marilyn Monroe! Odon gizajoak uste zuen besoak zabalik hartuko genuela, baina ez zen horrela izan… Hain zuzen ere, aurten koadrilen mozorroetarako aukeratutako gai nagusia izan da bera. Ardi Galduak koadrilak atzo banatutako pegatinek dioten bezala, “Esto con Odon no pasaba”.
Hala, Odonen ‘show’-aren ondoren hasi zen eromena, koadrila beteranoetako kide batzuek txupina bota zutenean. Gora Porrontxo Jaiak! Ohi bezala, txarangak, Porrontxok eta Porrontxinak lagunduta egin genuen igoera. Bueltan, Karmengo Aman, batukadak hartu zuen txarangaren lekukoa, eta gero gerokoak… Koadrilen karaokea, besteak beste, Plaza Berriko Karp-totxan: baten bati tinpanoak leherrarazi arte egin genuen kanta!
Gaur, gehiago.
A zer martxa duten gure gaztetxoek! Ederki gozatu dute gaur jaitsiera, Karmengo Aman behera, Porrontxo eta Porrontxinarekin saltoka eta dantzan eta balkoien azpian “Ura, ura!” eskatuz. Blai eginda daude orain, Plaza Haundin, aho zabalik Txan Magoari begira: “Artxila, murtxila!”.
Izan ere, joan den astelehenaz geroztik eta gaur arte, haurrak izan dira Porrontxo Jaietako ia erabateko protagonista. Apar-festan freskatuta egin zioten aurre astelehen sargoriari. Asteartean, gurasoak inbidiatan izan zituzten, askari goxo-goxoa jan baitzuten: txokolatezko edaria bizkotxoarekin lehenik eta txokolatea talo artean gero. Horiek ilara luzeak Plaza Haundin! Eta atzo, haur-jolasak eta eskulan-tailerrak. Bihar haurren eguna da eta oraindik ere izango dute zer gozatu: entzierroa, Hipo eta Tomax pailazoak, Antxeta-Ttan Ttakunek prestatutako tailerrak…
Baina orain, helduen txanda da! Koadrilen igoera Atotxatik!
KAIXO MANITOOO!!!
Porrontxoak bertan dira eta parte hartzeko garaia da! beti diogu gure jaiak herrikoiak parte hartzaileak… direla ba hau da unea horretaz guztiaz gozatuz eredu izateko. horregatik ondorengo zitak gogorarazi nahi dizkizuegu!
OSTEGUNA 15
19:00 Karrito tuneatze tailerra A-TOTXA dorre azpian
19:55 koadrila beteranoei omenaldia subterraneo sarreran
20:00 txupina eta goazen maldan gora!
22:00 karaokea karpan
01:00 koadrilen jolasak p.haundin.
OSTIRALA 16
12:00 Hamabitakoa
16:30 kalejira urumeara p.haunditik
17:00 estropada URKI ondoan (ekarri zure pirautxoa)
17:30 3×3 saskibaloi txapelketa maria reinan.
01:00 koadrilen jolasak p. gorrin
LARUNBATA 17
12:00 tortila txapelketa, euskal txerria eta sagardo daztaketa
14:00 Koadrilen bazkaria (ez ahaztu mahaia aurrez eskatu behar dela)
17:00 Koadrila arteko olimpiadak (Izena eman ohiko tabernetan jarritako zerrendetan edo bidaliguzu email bat)
20:00 SudurPUNTAN irabazleen emanaldi + sari banaketa karpan
00:00 kalejira + aurresku herrikoia
IGANDEA 18
10:00 XIV herri krosa
14:30 bazkari herrikoia (txartelak aurrez erosi…)
17:00 Herri kirolak
21:00 koadrilen kalejira + traka
BERTAN IKUSIKO DUGU ELKAR!!!
1000 esker guztioi 30 urte beteko ditugun honetan horren egitarau dotorea sortu eta errealitate egiten ari zareten guztiei!!!
GORA PORRONTXO JAIAK!!!!
Asteartea 13 eta Larunbata 17 SUDURPUNTAN egunak!!!
Astearte honetan sudurrak batu eta P. Haundin egongo gara lagunketara aurkeztu diren bideoak ikusteko! 19:00tan da zita, plaza erdian topatuko duzun zinema areto berdean!
Larunbatean, sariak eskuratu dituzten lanak proiektatuko dira berriz, eta sariak banatuko dira, 20:00tan P. Berriko karpan.
hauek dira kategoriak:
01 Sudurpunk saria: Lan apurtzaile, bihurri, edo punkienari emango zaio.
02 Sudurgorri saria: Pailazokeria onenari!
03 Sudurtxukun saria: Lan garatu eta finek ere badute lekua gure sudurretan!
04 Sudurluze saria: Laburmetraietan agertu den sudurrik handienak errekonozimendua merezi du!
05 Mukizu saria: Gazte gara gazte, eta sudur harrobiak asko du erakusteko!
Epaimahaia, Kino kafe eta kultur etxeko lagun banak osatuko dute. beraz kontuak haiei eskatu gero!
auzoan zehar bi emanaldientzako SARRERAK jarriko ditugu gaur arratsaldean,
eskuratu zurea!!!
Kaixo lagunak:
Irailaren 9an ostirala SIN TOTXA EGUNA ospatuko dugu motorrak berotzen hasiteko. Honako egitarauarekin…
12:00 Tonbolarako aportazio jasoketa Plaza haundin ekarri zure gadget-ak (Trasteak)
14:00 Bazkaria ANTXUENEn txartelak aurrez KATA eta KOSKOn 15€ Plaza mugatuak dira beraz mugi!
Menua:
19:00 Intxaurrondoko bizilagunei bisita egitera joateko kalejira Plaza haunditik abiatuta.
ANIMA ZAITEZTE!!!