Garrantzitsuenak

Inoizko larunbatik luzeena bizitu dute koadrilek Nobedade handi bat zuen Porrontxo Jaietako atzoko egitarauak: koadrilek hala erabakita, bazkaria egin genuen, afariaren ordez. Hala, egun osoan ibili zen blusa koloretsu mordoa, joan-etorrian, goizean goizetik ordu txikiak arte. Euriak ez gintuen kikildu! Goizean, jan-edanean aritzeko aukera zabala...

Irakurri gehiago / Leer mas

Igoera mundiala egin dugu, gure lehenengo koadrilek... Ez gara zenbatzen hasiko, baina atzoko koadrilen igoera azken urteetako jendetsuena izan zen ziurrenik. Eta horretan izango zuen zerikusirik, Porrontxo Jaien 30. urteurrenean, gure lehenengo koadrilei egin genien omenaldiak. Bejondeiela! 20.00ak pasatxo zirela, dena prest zegoen Egiako pasabidearen...

Irakurri gehiago / Leer mas

Haurrak izan dira Egia hartzen lehenak A zer martxa duten gure gaztetxoek! Ederki gozatu dute gaur jaitsiera, Karmengo Aman behera, Porrontxo eta Porrontxinarekin saltoka eta dantzan eta balkoien azpian "Ura, ura!" eskatuz. Blai eginda daude orain, Plaza Haundin, aho zabalik Txan Magoari begira: "Artxila, murtxila!". Izan ere, joan den...

Irakurri gehiago / Leer mas

Astearte eta larunbata Sudurpuntan! Asteartea 13 eta Larunbata 17 SUDURPUNTAN egunak!!! Astearte honetan sudurrak batu eta P. Haundin egongo gara lagunketara aurkeztu diren bideoak ikusteko! 19:00tan da zita, plaza erdian topatuko duzun zinema areto berdean! Larunbatean, sariak eskuratu dituzten lanak proiektatuko dira berriz, eta...

Irakurri gehiago / Leer mas

Sudurpuntan Ikusentzunezko Lagunketa!!! Gaur aurkeztu da SinTotxa mugimenduak proposatutako Ikusentzunezko lehialagunketa, Sudurpuntan izenpean. Webgunean informazio osoa topatuko duzuen arren ez dago sobera esatea, edozein motatako lanak onartuko direla eta Porrontxo Jaien asteartean proiektatuko direla lanak Plaza Haundin. Sari banaketa...

Irakurri gehiago / Leer mas

Igo zure argazkia
Udalari kexa bidali!!

2010eko EGITARAUA HEMEN DAGO!!

Posted by admin | Posted in Sailkatugabeak | Posted on 03-09-2010

2

PORRONTXOAK 2010, 30. URTEURRENA
Deskargatu egitaraua egun eta guneka:
Osteguna 16: Deskargatu | Ikusi
Ostirala 17: Deskargatu | Ikusi
Larunbata 18: Deskargatu | Ikusi
Igandea 19: Deskargatu | Ikusi

IRAILAK 11 LARUNBATA PORRONTXOLARREA

11:00 Inauterietako konpartsen erakustaldia.
17:00 Kalejira auzoan Porrontxo eta Porrontxina, buruhandi, hankapalo, trikitilari eta malabaristekin, sudurra jantzita eta lapikoekin protesta ekitaldia “batukada”.
18:00 Haurrentzako jolasak Plaza Handin ANTXETAREN eskutik.
19:00 TREBESKA dantza taldearen emanaldia Plaza Handin.
20:00 Sorgin gaua: – Akelarrea suaren inguruan Plaza Handin.
- Sagardo eta Pintxo dastaketa.

IRAILAK 12 IGANDEA

10:30 XIII. Herri Krosa trikitilariek alaituta.

IRAILAK 13 ASTELEHENA

17:00 Haurrentzako margo tailerra (pintzelak norberak etxetik ekarri) eta erakusketa.Txokolate jatea Plaza Handin.
20:00 korto emanaldia Plaza Handin.

IRAILAK 14 ASTEARTEA

17:00 Haur eta gazteentzako jolasak Plaza Handin.
18:00 Talo tailerra trikitilariek alaituta.
19:30 Kapoeira erakustaldia Plaza Handin.

IRAILAK 15 ASTEAZKENA GASTROPORRONTXO EGUNA

17:00 AMALURekin apar festa, puzgarriak eta futbolin erraldoia Plaza Handin.Donostia Kultura.
19:00 “Porrontxo Jaietako Tabernen II. Pintxo Lehiaketa”, auzoko jende ezagunak eta elkarteetako kideek osaturiko epaimahaiarekin eta trikitilariek alaituta.
20:00 Frantziskotarretan HERIOA ETA DONTZELA antzerkia, Ramon Agirre, Itziar Ituño, Asier Osa eta Fito Rodriguezen eskutik.

IRAILAK 16 OSTEGUNA GORA GU TA GUTARRAK!

16:40 Aurpegi margotzea, Plaza gorrin.
17:00 Buruhandi eta erraldoiak LAGUNAK txarangak lagunduta.
17:30 Haur jaitsiera Porrontxo eta Porrontxina eta buruhandiekin.
18:30 Dantzaldia haurrentzat Plaza Handin, Olatz eta Xabirekin.
19:00 Koadrilentzako merienda eta karritoen montaketa Atotxan.
20:00 Pregoia eta txupinazoa.
20:01 Koadrilen igoera Porrontxo eta Porrontxinarekin LAGUNAK txarangak lagunduta.
21:00 Batukada TAUPADA taldearekin.
22:00 Koadrilen karaokea Plaza Berrin.
22:00 Dantzaldia LAIOTZ taldearekin Plaza Handin.
22:30 Baldarrak txaranga auzoan zehar.
00:30 Koadrilen jolasak Plaza Handin.

IRAILAK 17 OSTIRALA HAUR ETA GAZTE EGUNA

11:00 Haurren entzierroa Tejeria kalean.
12:00 Hipo eta Tomax pailazoak,Plaza Handin.Donostia Kultura.
12:00 Hamabitakoa trikitilariekin, Plaza gorrin.
14:00 Haur bazkaria Gladys Enea parkean.
14:00 Norberak prestatutakoarekin bazkaria Plaza Handin.
16:00 Haurrentzat ipuin kontalaria Gladys Enean.
17:00 Xake txapelketa Plaza Handin Groseko xake taldearen eskutik.
17:00 Trikitilariak Aldakoneako Zahar Egoitzan.
17:00 Buruhandi eta erraldoiak, Porrontxo eta Porrontxina eta Bolinga Sound System.
17:00 Bertso poteoa auzoan zehar.
18:00 Disko festa ANTXETArekin eta ekitaldi sorpresa gazteentzat Tejerian.
19:00 Trapu Zaharrak antzerki taldea Plaza Handin.
20:00 Dantza afrikarrak Plaza Gorrin.
20:00 INCANSABLES txaranga.
20:00 Guatekea Plaza Berrin.
21:30 Zezen suzkoa.
22:30 Dantzaldia HAITZAMA taldearekin Plaza Handin.
23:00 DJa.
01:00 Koadrilen jokoak Plaza Handin. Amaitzean Oso Bolinga Sound System.
03:30 Txokolate jatea Karpan.
Gazte Egun Tropikala Ametzagañako Aitor ikastolan
16:00 3×3 saskibaloi txapelketa + dj-a.
17:30 grafiti erakustaldia.
18:00 malabare tailerra.
18:30 Batukada tailerra eta mojitoak barran.
19:00 Batukadarekin Tejeria kalera jaitsiera.
Gazte Eguna Tejeria kalean
19:30 gazte jolasak eta lokaletako sofa jaitsiera
20:30 gazte afaria
21:30 Sudurluze auzoko bertso eskolaren eskutik.
23:00 Brilet herrikoia eta kalejira Bolinga Sound System-ekin.

IRAILAK 18 LARUNBATA ELKARTASUN EGUNA

Potejakue bidea egun osoan zehar, Ia bidea osatzeko gai garen!

08:00 LAGUNAK txaranga
10:00 Haurrentzako zirko tailerra Gladys Enean.
10:30 Alde zaharreko ttuntturroak-diana.
10:30 Pintzel Zen Plaza Handin.
11:00 Kriki eta Kroki Gladys Enean.
11:00 Kartoizko egitura efimeroen erakusketa Gladys Enean.
11:00 ZAZPIRETAN LEHENAK joteroak Plaza Handin.
11:30 Haima adjektibatzailea Plaza Gorrin.

11:30 “Porrontxo Jaiak I. Sagardo Eguna” Plaza Handin.

12:00 Auzoko patata tortila txapelketa.
15:00 Potejakue bidearen hasiera.
16:00 Talde sorpresa Plaza Handin.
16:00 Porrontxoetako eskubaloi txapelketa kiroldegian, EGIA ESKUBALOIAK antolatuta.
16:30 Helduen pala finalak, trikitilariek alaituta.
17:00 Porrontxoetako argazki erakusketa.
17:00 Kronoeskalada.
17:00 Buruhandi eta erraldoiak THE JOSELONTXOS txarangak lagunduta.
18:00 Haurrentzako herri kirolak Plaza Handin.
18:00-19:30 Karpan: – Lorearen nahia (dantza)
- La Bañera (performanza)
- Egiako 4 eta poesia kaxa (poesia)
- Josune Monton (antzerki feminista)
- Birziklatutako erropa desfilea
- Pelukerria saioa koadriletako partaideekin

18:30 Haurren pilota finalak.
19:30 Kale antzerkia ALPROJA konpainiaren “Osatzen” lana Plaza Berritik abiatuta.
20:00 TREBESKA dantza taldearen ekitaldia Irutxulo Plazan.
20:30 Zezen suzkoa.
21:00 Koadrilen afaria, kafe eta koparekin, Tejerian. Brindisa eta Porrontxoetako abestia.
22:30 THE JOSELONTXOS txaranga.
23:00 Jam Session Karpan, atsedenaldian irrintzi, korroskada eta sudur txapelketa.
23:00 Dantzaldia TRAKETS taldearekin, Plaza Handin.
00:00 BALDARRAK txaranga
00:30 Kalejira, Porrontxo, Porrontxina eta zanpanzarrekin. Aurresku herrikoia.

IRAILAK 19 IGANDEA EUSKAL JAIA

03:30 Gosaria, Plaza Berrin.
08:30 JATORRENAK txaranga.
09:00 Entzierroa Tejeria kalean.
11:00 Helduen pilota finalak trikitilariek girotuta.
12:00 I.Haur danborrada Porrontxo eta Porrontxinarekin.
12:00 Bertso saioa Plaza Handin.
12:00 Sagardo dastatzea Plaza Handin.
14:30 Bazkari herrikoia, Plaza Handin, Donosti-gain, Ur Zaleak eta Arrano elkarteen laguntzarekin.
17:00 Herri kirolak,, trikitilariek girotuta Plaza Handin.
19:00 Sardina jatea, Plaza Handin.
19:00 Erromeria LAKET taldearekin, Plaza Handin.
20:00 INCANSABLES txaranga
21:30 Koadrilen kalejira auzoan, Porrontxo eta Porrontxinarekin.
22:00 Azken traka.
00:00 Gui ar de guorld.

IRAILAK 26 IGANDEA

11:00 Ur Zaleak elkartearen 75. urteurreneko ospakizuneko pilota txapelketaren finalak.

Iruzkinak / Comentarios (2)

Zorionak porrontxozaleok!
Jai Herriokoiak aurrera!

Aupa zuek, PoorronntxERO ZORAgarriak!!!
Egitarauak emozionatu in nau, benetan!!!
IIIIIUUUUUUUUFFFFFFFFFFFFAAAAAAAAA!!!!!!

Idatzi zure iruzkina / Deja tu comentario

*Bete beharreko eremuak / *Campos obligatorios