Garrantzitsuenak

Inoizko larunbatik luzeena bizitu dute koadrilek Nobedade handi bat zuen Porrontxo Jaietako atzoko egitarauak: koadrilek hala erabakita, bazkaria egin genuen, afariaren ordez. Hala, egun osoan ibili zen blusa koloretsu mordoa, joan-etorrian, goizean goizetik ordu txikiak arte. Euriak ez gintuen kikildu! Goizean, jan-edanean aritzeko aukera zabala...

Irakurri gehiago / Leer mas

Igoera mundiala egin dugu, gure lehenengo koadrilek... Ez gara zenbatzen hasiko, baina atzoko koadrilen igoera azken urteetako jendetsuena izan zen ziurrenik. Eta horretan izango zuen zerikusirik, Porrontxo Jaien 30. urteurrenean, gure lehenengo koadrilei egin genien omenaldiak. Bejondeiela! 20.00ak pasatxo zirela, dena prest zegoen Egiako pasabidearen...

Irakurri gehiago / Leer mas

Haurrak izan dira Egia hartzen lehenak A zer martxa duten gure gaztetxoek! Ederki gozatu dute gaur jaitsiera, Karmengo Aman behera, Porrontxo eta Porrontxinarekin saltoka eta dantzan eta balkoien azpian "Ura, ura!" eskatuz. Blai eginda daude orain, Plaza Haundin, aho zabalik Txan Magoari begira: "Artxila, murtxila!". Izan ere, joan den...

Irakurri gehiago / Leer mas

Astearte eta larunbata Sudurpuntan! Asteartea 13 eta Larunbata 17 SUDURPUNTAN egunak!!! Astearte honetan sudurrak batu eta P. Haundin egongo gara lagunketara aurkeztu diren bideoak ikusteko! 19:00tan da zita, plaza erdian topatuko duzun zinema areto berdean! Larunbatean, sariak eskuratu dituzten lanak proiektatuko dira berriz, eta...

Irakurri gehiago / Leer mas

Sudurpuntan Ikusentzunezko Lagunketa!!! Gaur aurkeztu da SinTotxa mugimenduak proposatutako Ikusentzunezko lehialagunketa, Sudurpuntan izenpean. Webgunean informazio osoa topatuko duzuen arren ez dago sobera esatea, edozein motatako lanak onartuko direla eta Porrontxo Jaien asteartean proiektatuko direla lanak Plaza Haundin. Sari banaketa...

Irakurri gehiago / Leer mas

Igo zure argazkia
Udalari kexa bidali!!

Egoera desblokeatu da!

Posted by admin | Posted in Sailkatugabeak | Posted on 02-09-2010

0

Egoera desblokeatu da eta urtero bezala, itxura guztien arabera, hemen izango ditugu geure TXOSNA, KARPA eta OHOLTZA maiteak.
+ Irakurri

Porrontxo Jaiek adierazi nahi dugu, kostata eta izerdi ugari botata; kalean, sarean, udaletxean eta beste hainbat lekutan atea jo ondoren, maiatzean debekuen berri izan ostetik Udalarekin genuen harremana etenik egon eta gero, Udal gobernuko partaideen bitartekaritzarekin nolabaiteko negoziazio prozesuaren ostean irtenbidea gertu dela.

Ez gara alkatearekin edo Donostia Kulturako buru Denis Itxasorekin, maiatzean baimenak ez genituela izango esan zigun berberarekin, aurrez aurre eseri, baina hasiera batean ukatutako baimenak eskuratzeko tramiteak hasi dira, beraz, tramite horiek burura eramateak emango digute baieztapen ofiziala, alde bien arteko akordioa erdietsita. Xehetasunak dena den, datorren astean egin asmo dugun agerraldian emango dizkizuegu, ordurako espero dugu-eta esku artean izatea baieztapen ofiziala, eta horrekin batera, aurtengo Porrontxoetarako prestatu dugun guztiaren berri emango dizuegu.

Urtetik urtera, ibilbide oparo eta emankorra izan dute geure festek eta ondo egindakoez harro eta hobetzekoak hobetuz aurrera egin dugu. Ez da erraza, ez, festak urtero freskotasun eta partehartze berberarekin aurrera ateratzea, baina horretan temati izan gara beti eta hala segitzen dugu. Eta horri esker lortu dugu lortutakoa.

Eskerrik beroena, beraz, azken hilabeteotan babesa, elkartasuna eta berotasuna agertu diguzuen guztioi, herritarrak, koadrilak, elkarteak, mugimenduak, artistak, merkatariak, eta jai eragileak. Bereziki, gure eskerra eta zoriona Donostiako Piratoi eta Bilboko Konpartsei.

Hortaz, lehenago egindako gonbitea berretsi eta inoiz baino indar handiagoz jai herrikoiekin bat egiteko deia egiten dizuegu. Zatozte geurera, egitaraua zabala eta anitza antolatu dugu guztion gozamenerako, eta urtero bezala, itxura guztien arabera, hemen izango ditugu geure TXOSNA, KARPA eta OHOLTZA maiteak.

Irailaren 16,17,18,19an zatoz Porrontxoen 30 urteurrena ospatzera!
Porrontxo Jaietako Batzordea

Idatzi zure iruzkina / Deja tu comentario

*Bete beharreko eremuak / *Campos obligatorios