Garrantzitsuenak

2010eko EGITARAUA HEMEN DAGO!!2010eko EGITARAUA HEMEN DAGO!! Deskargatu egitaraua egun eta guneka: Osteguna 16: Deskargatu | Ikusi Ostirala 17: Deskargatu | Ikusi Larunbata 18: Deskargatu | Ikusi Igandea 19: Deskargatu | Ikusi IRAILAK 11 LARUNBATA PORRONTXOLARREA 11:00 Inauterietako konpartsen erakustaldia. 17:00 Kalejira auzoan Porrontxo eta Porrontxina,...

Irakurri gehiago / Leer mas

Porrontxokumeen Kunbia BERRITUA!!! Aldaketatxo batzuekin Porrontxokumeen Kunbia aurkezten dizuegu berriz!!! Inoiz baino potenteago eta alaiago!!! Sudur guztiak dantzan jar ditzagun!!! DESKARGATZEKO reproduktorearen eskuinean dagoen gezia sakatu Basanabasak egina ondorengoen partehartzearekin: 100% Gourmet, Adrian Mal de Ojo, Sorkun,...

Irakurri gehiago / Leer mas

Jaiak EGIN eta EGONGO DIRA!!!Jaiak EGIN eta EGONGO DIRA!!! Gaur goizean Udaletxe aurrean egin dugu agerraldia Porrontxo Jaiak egongo direla argi uzteko. Udalarekin irekita dugun negoziaketa zertan den azaldu dugu, egitarauaren berezitasunak aipatu eta Aste Nagusirako Jaien aldeko sudurrak janztera gonbidatu ditugu herritar guztiak! Ikusi albistea: Gara / Noticias...

Irakurri gehiago / Leer mas

Porrontxo jaiek, auzoko 112 merkatarien atxikimendua... Hau da auzoko 112 markatari sinatu duten atxikimendua-testua. Ia denek sinatu duzue!!! Mila esker guztiei!!! Auzoa, auzotarrak, haien arteko harremanak... Inor, Donostiako auzoren batean, denda bat aurrera ateratzeko ahaleginean ari bada, badaki, ondo jakin ere, nolako garantzia duen horrek guztiak...

Irakurri gehiago / Leer mas

Mila esker guztioi!!! A-TOTXA-ko Manifestua, hemen dago!!! (euskaraz & castellano)Mila esker guztioi!!! A-TOTXA-ko Manifestua, hemen... Deskargatu (eu) | Descargar (es) Mila esker guztioi. A-TOTXA-ko Manifestua (euskaraz) hemen dago: Guk, Porrontxokumeok ez dugu  BARNE PRODUKTU GORDINA gure bizimoduaren maila neurtzeko formula: EGIA IS DIFERENT , “ EGIA EL BARRIO DONDE REINA LA ALEGRIA Y EL BUEN HUMOR” izan da beti....

Irakurri gehiago / Leer mas

Igo zure argazkia
Udalari kexa bidali!!

2010eko EGITARAUA HEMEN DAGO!!

2010-09-03-an | admin(e)k argitaratua | Sailkatugabeak(e)n argitaratua

0

PORRONTXOAK 2010, 30. URTEURRENA
Deskargatu egitaraua egun eta guneka:
Osteguna 16: Deskargatu | Ikusi
Ostirala 17: Deskargatu | Ikusi
Larunbata 18: Deskargatu | Ikusi
Igandea 19: Deskargatu | Ikusi

IRAILAK 11 LARUNBATA PORRONTXOLARREA

11:00 Inauterietako konpartsen erakustaldia.
17:00 Kalejira auzoan Porrontxo eta Porrontxina, buruhandi, hankapalo, trikitilari eta malabaristekin, sudurra jantzita eta lapikoekin protesta ekitaldia “batukada”.
18:00 Haurrentzako jolasak Plaza Handin ANTXETAREN eskutik.
19:00 TREBESKA dantza taldearen emanaldia Plaza Handin.
20:00 Sorgin gaua: – Akelarrea suaren inguruan Plaza Handin.
- Sagardo eta Pintxo dastaketa.

IRAILAK 12 IGANDEA

10:30 XIII. Herri Krosa trikitilariek alaituta.

IRAILAK 13 ASTELEHENA

17:00 Haurrentzako margo tailerra (pintzelak norberak etxetik ekarri) eta erakusketa.Txokolate jatea Plaza Handin.
20:00 korto emanaldia Plaza Handin.

IRAILAK 14 ASTEARTEA

17:00 Haur eta gazteentzako jolasak Plaza Handin.
18:00 Talo tailerra trikitilariek alaituta.
19:30 Kapoeira erakustaldia Plaza Handin.

IRAILAK 15 ASTEAZKENA GASTROPORRONTXO EGUNA

17:00 AMALURekin apar festa, puzgarriak eta futbolin erraldoia Plaza Handin.Donostia Kultura.
18:00“Porrontxo Jaietako Tabernen II. Pintxo Lehiaketa”, auzoko jende ezagunak eta elkarteetako kideek osaturiko epaimahaiarekin eta trikitilariek alaituta.
20:00 Frantziskotarretan ERIOA ETA DONTZEIA antzerkia, Ramon Agirre, Itziar Ituño, Asier Osa eta Fito Rodriguezen eskutik.

IRAILAK 16 OSTEGUNA GORA GU TA GUTARRAK!

16:40 Aurpegi margotzea, Plaza gorrin.
17:00 Buruhandi eta erraldoiak LAGUNAK txarangak lagunduta.
17:30 Haur jaitsiera Porrontxo eta Porrontxina eta buruhandiekin.
18:30 Dantzaldia haurrentzat Plaza Handin, Olatz eta Xabirekin.
19:00 Koadrilentzako merienda eta karritoen montaketa Atotxan.
20:00 Pregoia eta txupinazoa.
20:01 Koadrilen igoera Porrontxo eta Porrontxinarekin LAGUNAK txarangak lagunduta.
21:00 Batukada TAUPADA taldearekin.
22:00 Koadrilen karaokea Plaza Berrin.
22:00 Dantzaldia LAIOTZ taldearekin Plaza Handin.
22:30 Baldarrak txaranga auzoan zehar.
00:30 Koadrilen jolasak Plaza Handin.

IRAILAK 17 OSTIRALA HAUR ETA GAZTE EGUNA

11:00 Haurren entzierroa Tejeria kalean.
12:00 Hipo eta Tomax pailazoak,Plaza Handin.Donostia Kultura.
12:00 Hamabitakoa trikitilariekin, Plaza gorrin.
14:00 Haur bazkaria Gladys Enea parkean.
14:00 Norberak prestatutakoarekin bazkaria Plaza Handin.
16:00 Haurrentzat ipuin kontalaria Gladys Enean.
17:00 Xake txapelketa Plaza Handin Groseko xake taldearen eskutik.
17:00 Trikitilariak Aldakoneako Zahar Egoitzan.
17:00 Buruhandi eta erraldoiak, Porrontxo eta Porrontxina eta Bolinga Sound System.
17:00 Bertso poteoa auzoan zehar.
18:00 Disko festa ANTXETArekin eta ekitaldi sorpresa gazteentzat Tejerian.
19:00 Trapu Zaharrak antzerki taldea Plaza Handin.
20:00 Dantza afrikarrak Plaza Gorrin.
20:00 INCANSABLES txaranga.
20:00 Guatekea Plaza Berrin.
21:30 Zezen suzkoa.
22:30 Dantzaldia HAITZAMA taldearekin Plaza Handin.
23:00 DJa.
01:00 Koadrilen jokoak Plaza Handin. Amaitzean Oso Bolinga Sound System.
03:30 Txokolate jatea Karpan.
Gazte Egun Tropikala Ametzagañako Aitor ikastolan
16:00 3×3 saskibaloi txapelketa + dj-a.
17:30 grafiti erakustaldia.
18:00 malabare tailerra.
18:30 Batukada tailerra eta mojitoak barran.
19:00 Batukadarekin Tejeria kalera jaitsiera.
Gazte Eguna Tejeria kalean
19:30 gazte jolasak eta lokaletako sofa jaitsiera
20:30 gazte afaria
21:30 Sudurluze auzoko bertso eskolaren eskutik.
23:00 Brilet herrikoia eta kalejira Bolinga Sound System-ekin.

IRAILAK 18 LARUNBATA ELKARTASUN EGUNA

Potejakue bidea egun osoan zehar, Ia bidea osatzeko gai garen!

08:00 LAGUNAK txaranga
10:00 Haurrentzako zirko tailerra Gladys Enean.
10:30 Alde zaharreko ttuntturroak-diana.
10:30 Pintzel Zen Plaza Handin.
11:00 Kriki eta Kroki Gladys Enean.
11:00 Kartoizko egitura efimeroen erakusketa Gladys Enean.
11:00 ZAZPIRETAN LEHENAK joteroak Plaza Handin.
11:30 Haima adjektibatzailea Plaza Gorrin.

11:30 “Porrontxo Jaiak I. Sagardo Eguna” Plaza Handin.

12:00 Auzoko patata tortila txapelketa.
15:00 Potejakue bidearen hasiera.
16:00 Talde sorpresa Plaza Handin.
16:00 Porrontxoetako eskubaloi txapelketa kiroldegian, EGIA ESKUBALOIAK antolatuta.
16:30 Helduen pala finalak, trikitilariek alaituta.
17:00 Porrontxoetako argazki erakusketa.
17:00 Kronoeskalada.
17:00 Buruhandi eta erraldoiak THE JOSELONTXOS txarangak lagunduta.
18:00 Haurrentzako herri kirolak Plaza Handin.
18:00-19:30 Karpan: – Lorearen nahia (dantza)
- La Bañera (performanza)
- Egiako 4 eta poesia kaxa (poesia)
- Josune Monton (antzerki feminista)
- Birziklatutako erropa desfilea
- Pelukerria saioa koadriletako partaideekin

18:30 Haurren pilota finalak.
19:30 Kale antzerkia ALPROJA konpainiaren “Osatzen” lana Plaza Berritik abiatuta.
20:00 TREBESKA dantza taldearen ekitaldia Irutxulo Plazan.
20:30 Zezen suzkoa.
21:00 Koadrilen afaria, kafe eta koparekin, Tejerian. Brindisa eta Porrontxoetako abestia.
22:30 THE JOSELONTXOS txaranga.
23:00 Jam Session Karpan, atsedenaldian irrintzi, korroskada eta sudur txapelketa.
23:00 Dantzaldia TRAKETS taldearekin, Plaza Handin.
00:00 BALDARRAK txaranga
00:30 Kalejira, Porrontxo, Porrontxina eta zanpanzarrekin. Aurresku herrikoia.

IRAILAK 19 IGANDEA EUSKAL JAIA

03:30 Gosaria, Plaza Berrin.
08:30 JATORRENAK txaranga.
09:00 Entzierroa Tejeria kalean.
11:00 Helduen pilota finalak trikitilariek girotuta.
12:00 I.Haur danborrada Porrontxo eta Porrontxinarekin.
12:00 Bertso saioa Plaza Handin.
12:00 Sagardo dastatzea Plaza Handin.
14:30 Bazkari herrikoia, Plaza Handin, Donosti-gain, Ur Zaleak eta Arrano elkarteen laguntzarekin.
17:00 Herri kirolak,, trikitilariek girotuta Plaza Handin.
19:00 Sardina jatea, Plaza Handin.
19:00 Erromeria LAKET taldearekin, Plaza Handin.
20:00 INCANSABLES txaranga
21:30 Koadrilen kalejira auzoan, Porrontxo eta Porrontxinarekin.
22:00 Azken traka.
00:00 Gui ar de guorld.

IRAILAK 26 IGANDEA

11:00 Ur Zaleak elkartearen 75. urteurreneko ospakizuneko pilota txapelketaren finalak.

Egoera desblokeatu da!

2010-09-02-an | admin(e)k argitaratua | Sailkatugabeak(e)n argitaratua

0

Egoera desblokeatu da eta urtero bezala, itxura guztien arabera, hemen izango ditugu geure TXOSNA, KARPA eta OHOLTZA maiteak.
+ Irakurri

SIN-TOTXA no hay paraiso!!!

2010-08-31-an | admin(e)k argitaratua | Sailkatugabeak(e)n argitaratua

0

Behin ikusita, Donostiako mugimendu eta auzotako Jai Herrikoien atxikimenduak, hau da SIN-TOTXA MUGIMENDUAREN hurrengo helburu-erronka:
Ordutegi eta baldintza DUINAK, DONOSTIAKO AUZO GUZTIETAKO JAI HERRIKOIENTZAT!!!
Odón, Denis, SIN-TOTXA no hay paraiso!!!
Hona hemen adibide batzuk:
DONOSTIAKO PIRATAK | Web-orria
AMARA ZAHARREKO JAIAK | Web-orria
GROSEKO GAZTETXEA | Web-orria

Sudur gehiegi Aste NAGUSIAN!!!

2010-08-29-an | admin(e)k argitaratua | Sailkatugabeak(e)n argitaratua

0

MILA ESKER PORRONTXOZALEOK!!!
Aste Nagusian ere, totxaz bete degu Donostia!!!
Gora gu, gora SIN-TOTXA mugimendua, gora PORRONTXOAK, gora JAI HERRIKOIAK, ta gora EGIA!!!
Bai kañoikadan:



Bai ABORDAIAn:

MILA ESKER GUZTIOI BIHOTZ BIHOTZETIK!!!

Planto eguna Bilbon

2010-08-26-an | olano(e)k argitaratua | Salaketa(e)n argitaratua

Etiketak: , ,

0

Porrontxotako koadrilek elkartasuna adierazi nahi diegu Bilboko Konpartsei, bereziki Udalaren debekua jasan duten Kaskagorri eta Txori Barroteri.

GORA MARIJAIA ETA GORA BETI ASTE NAGUSIA!

ZELEBRITIS 2

2010-08-25-an | admin(e)k argitaratua | Sailkatugabeak(e)n argitaratua

0

Azken aldian, gure erredakziora Euskal Herriko belaunaldi ezberdinetako hainbat aktoreren babesa ere heldu zaigu. 1000 esker zuen keinuarengatik!!!

P.d. oraindik ez dugu “mundu demokratizatuko” sasi aktore handienetariko inoren atxikimendurik (Totxa eta Totxon). Non daude politikariak?

——————————————————————————————————-

Últimamente han llegado muestras de apoyo de actores de diversas generaciones del panorama de Euskal herria. Muchas gracias por este gesto!

P.d. Aun no tenemos ninguna adhesión de ningún/a pseudo autor/a de este “mundo democrático” (Totxa eta Totxon). ¿Donde están l@s politic@s?

Sudur-atxikimenduak Bilbotik!!! Desde Bilbo con amor!!!

2010-08-23-an | admin(e)k argitaratua | Sailkatugabeak(e)n argitaratua

0

Sudurren sukarra Euskal Herri osoan zabaldu da!!!
Bilboko konpartsetatik iristen zaizkigu sudur-atxikimenduak!!!
Mila esker guztioi!!!
Odon, Denis ikas ezazue, hauek bai dira Jai Herrikoiak!!!

Abuztuak 25-ean 20:00 Arranon koadrilen batzarra

2010-08-23-an | admin(e)k argitaratua | Sailkatugabeak(e)n argitaratua

0

Kaixo koadrilak:

Udalaren berri izan dugu era abuztuak 25-ean 20:00 Arranon koadrilen batzarra egingo dugu erabakiak hartu eta honako gaiak lantzeko:

GAI ORDENA:

1.- Udalaren erantzuna: gure azken proposamenaren atal gehienak onartu dituzte.

2.- Koadrilen afaria: bilerarako zenbat lagun izango zareten jakin behar dugu mahai eta aulkien eskaera egin ahal izateeko.

3.- ekintza bereziak : pregoia, sagardo eguna… eta hauek dakartzaten lanen banaketa.

4.- besterik? (bai noski geroz eta gutxiago falta da porrontxoetarako zabal ezazue ahoz aho!!!)

Porrontxokumeen Kunbia BERRITUA!!!

2010-08-17-an | Txantxibiri(e)k argitaratua | Sailkatugabeak(e)n argitaratua

0

Aldaketatxo batzuekin Porrontxokumeen Kunbia aurkezten dizuegu berriz!!! Inoiz baino potenteago eta alaiago!!! Sudur guztiak dantzan jar ditzagun!!!

DESKARGATZEKO reproduktorearen eskuinean dagoen gezia sakatu

Basanabasak egina ondorengoen partehartzearekin: 100% Gourmet, Adrian Mal de Ojo, Sorkun, Urtzi Txortains, Izarne Zelaia bertsolaria (Txantxibiri), argazki bat behelainoan

Jaiak EGIN eta EGONGO DIRA!!!

2010-08-12-an | Txantxibiri(e)k argitaratua | Sailkatugabeak(e)n argitaratua

1

Gaur goizean Udaletxe aurrean egin dugu agerraldia Porrontxo Jaiak egongo direla argi uzteko. Udalarekin irekita dugun negoziaketa zertan den azaldu dugu, egitarauaren berezitasunak aipatu eta Aste Nagusirako Jaien aldeko sudurrak janztera gonbidatu ditugu herritar guztiak! Ikusi albistea: Gara / Noticias de Gipuzkoa

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Agerraldiko edukia:

PDF euskaraz / PDF gazteleraz

PORRONTXOAK 2010 AURKEZPENA

Zer uste zenuten, aurten Porrontxorik ez zegoela ala? Ba, bai, aurten ere Egiako festa ezagunak ospatu ospatuko dira eta 30 garren urteurrena ospatzeko, egitarau fresko, zabal eta dibertigarria dakarte. Festa gune eta ordutegiak negoziaketa mahaian daude, eta Aste nagusian ere Sintotxa mugimenduak arrastoa utziko duela iragarri dute. Baina bereziki hauxe, gonbidapena Euskal Herri osoari, Porrontxo Jaiek gonbidapena luzatu dietela.