• Bolinga INTZEKTU bilakatuko da oztiralean!

    Bolingako lagunen aurtengo proposamena INTSEKTUZ mozorrotutako festa izango da! 17:00etan Plaza Haunditik abiatuko da kamioia. Beraz badakizue mozorrotu itzazue zuen haurbitxo hoiek!!! Bolinga auzotik zehar ibiliko da hitzordu horren ostean ere eta 20:00etan gazteekin elkartuko da! afalostean ere bitxo hauek auzoa aztoratuko dute haien musika amaraunarekin!

  • Gazte Eguna bideoz eta kartelez dator borborka!!!

    Gazte Eguna Porrontxo Jaien ostiralean antolatu dute Egiako gazteek (Polloe Bizirik Gazte Asanblada eta Ernaik) Jarraian egin dituzten bi bideo eta egitarauaren kartela dituzue! read more

  • JANTZI SUDURGORRIA!!!

    Koadrilen asanbladaren babes osoz SinTotxa mugimenduak sudurgabeei sudurrak ekarri dizkie beste behin! Jaiei sustengua (beti faltan) bilatu asmoz sudur gorriak salduko dituzte egunotan. ADI PORRONTXOTAKO LARUNBATEAN bazkalostean sugur gorriekin ekimen herrikoi sorpresa egingo da eta!

  • POEMASKARADA aurtengo BERRIkuntza!

    Poemak eta maskarak, maskarak eta poemak… SinTotxa Mugimenduaren sudurretik ateratako muki epiko hau porrontxoen atarian topatu dugu, azalpen gehiagorik gabe, umezurtz, zer ote? Irailak 10 asteartean elkar usainduko dugu poemaskara artean!!!

  • 2013ko SUDURKARTELA!!!

    Ion Olano Egiako idazle sudurgabeak eginiko kartel ederra izango da aurtengo jaien irudi nagusia! Bejondeiala Ion! Irudia, Kartel nagusia, Egitarauaren liburuxkan eta jaietako pegatina ofizialetan topatuko duzue, adi kolekzionistak baduzue beste irudi kuttun bat gordetzeko!