Author arkaitz

  • Asanbladan hitzegindako zenbait gauza

    Atzoko Koadrilen Asanbladan kontu ugari aipatu ziren baina hona hemen argitaratzea merezi duten zenbait:

    1. Jaien debekuari dagokionean udal gobernuarekin adostasunak bilatzen gabiltza, oraingoan aralar eta alternatibako ordezkarien bitartekaritzaz. Egiako Merkatarien atxikimendua jaso berri duen  proposamena helarazi diegu eta erantzunaren zain gaude. Proposamen hau apirilean igorri genion Kultura zinegotzi Denis Itxasori baina erantzunik jaso gabe. read more
  • GAUR ASANBLADA!!!

    Koadrilen Asanblada dugu gaur (asteazkena 4) sudurzaleok!

    Udalarekin bilera berri bat izan dugu eta bertan hitzegindakoaz arituko gara beste gauza oso garrantzitsuren artean!

    Jaiak burutuko ditugu Odon eta Denisen debekuen gainetik!!!

    asteazkena, abuztuak 3, 20:00tan Arrano elkartean

    GURE SUDURRA UDALAREN BELDURRA!!!