Author arkaitz

  • Porrontxoak 2013 Egitaraua

    IRAILAK 9 ASTELEHENA BADATOR BADATORRENA

    16:00 Txikien gozamenerako, eta haudien inbiditarako Navar Ekoizpenak-en eskutik APAR FESTA, GOMING-a  eta PUZGARRIAK Plaza Haundin. Donostia Kultura.

    IRAILAK 10 ASTEARTEA GASTROPORRONTXOA

    17:00 Haurrentzako MARGO TAILERRA eta ERAKUSKETA etxeko txikienentzat Arratibel Estudioaren lagunduta plaza Haundin.

    Ez ahaztu! Pintzelak norberak etxetik ekarri! Eta gero txokolate bero bero eta goxo-goxoa.

    18:30 Porrontxo jaietako V. PINTXO LEHIAKETA… eta  dastaketa… trikitilariek alaituta  Plaza Haundin.

    18:30 Haika Sortze Espazioaren eskutik “maskara tailerra” plaza Haundin.

    19:30 POEMASKARADA Plaza Haundin Pilotaleku ondoan.

    read more

  • ZORIONAK GUZTIEI!!!

    Jai giro mundiala igaro dugu egunotan, eta hori lanean eta festaz gozatzen ibili garen koadrila, lagun eta laguntzaile guztiei esker izan da!!!

    GORA KOADRILAK!!!
    GORA SINTOTXA!!!
    GORA JAI HERRIKOIAK!!!
    GORA SUDURRAK!!!

    ZORIONAK ETA MILA ESKER GUZTIEI!!!

    bidali ARGAZKI eta BIDEOAK MESEDEZ
    1. porrontxoak_2fts@sendtodropbox.com eta porrontxoak@gmail.com helbidetara bidaliaz
    2. http://www.dropitto.me/Porrontxoak orrira igo (pasahitza: porrontxina)
    3. Eskura eman batzordeko edonori!!!

  • Sudurpuntan Lagunketan aurkeztuak!

    Zorionak lanak aurkeztu dituzuen SinTotxero guztiei!!!
    Larunbatean Sari Banaketa Plaza Berriko karpan sudurtuko da, irabazleen lanak berriz proiektatuz!

    ZONBIENEGIA (Txantxibiri koadrila)

    XINKUKO UMEEN JOKOA (Xinku adrila)

    DOTTORE AMORE (Dottore Amore)

    BOLINGA ANIMALS (Bolinga Sound System)

  • Bidali jaietako irudiak!!!

    Aurtengo porrontxoetan atera dituzun argazki eta bideoak pasaizkiguzu mesedez! baina kontuz, ze guk publiko egingo ditugu!!!

    ondorengo sistema bitartez igo ditzakezu edo bestela porrontxoak@gmail.com postara bidali

  • Astearte eta larunbata Sudurpuntan!

    Asteartea 13 eta Larunbata 17 SUDURPUNTAN egunak!!!

    Astearte honetan sudurrak batu eta P. Haundin egongo gara lagunketara aurkeztu diren bideoak ikusteko! 19:00tan da zita, plaza erdian topatuko duzun zinema areto berdean!

    Larunbatean, sariak eskuratu dituzten lanak proiektatuko dira berriz, eta sariak banatuko dira, 20:00tan P. Berriko karpan.

    hauek dira kategoriak:

    01 Sudurpunk saria: Lan apurtzaile, bihurri, edo punkienari emango zaio.
    02 Sudurgorri saria: Pailazokeria onenari!
    03 Sudurtxukun saria: Lan garatu eta finek ere badute lekua gure sudurretan!
    04 Sudurluze saria: Laburmetraietan agertu den sudurrik handienak errekonozimendua merezi du!
    05 Mukizu saria: Gazte gara gazte, eta sudur harrobiak asko du erakusteko!

    Epaimahaia, Kino kafe eta kultur etxeko lagun banak osatuko dute. beraz kontuak haiei eskatu gero!

    auzoan zehar bi emanaldientzako SARRERAK jarriko ditugu gaur arratsaldean,
    eskuratu zurea!!!