Author admin

  • JAIEN ETA PARTAIDEEN KONTRAKO ERASORIK EZ!!!‏‏

    Kaixo lagunak!

    Mezu honetan, joan den igandean jai ezin hobeak ixten ari ginela izandako erasoari buzuzko azalpena eta honi protesta egiteko antolatu dugun ekimenaren berri eman nahi dizuegu: Porrontxo jaietako batzordearen komunikatu ofiziala igandeko atxiloketen inguruan

    OSTEGUNEAN 20:30etan PLAZA BERRIN SUDURRAK ERAKUTSIKO DITUGU!
    Ekarri zurea!

  • Ertzaintzak Porrontxo Jaien bukaera zapuztu nahi izan du bi gazte bidegabeki kolpatu eta atxilotuta eramanez

    Goizaldeko 02:00ak aldera jazo dira atxiloketak. Urtero moduan, Tejeria kalean jaiei amaiera ematen dien kantaldi herrikoia bukatu ostean, herritarrak etxera bidea hartzekotan zirenean, ertzaintzaren patruila bat agertu da. Polizia autotik bi agente korrika atera dira eta jai giroan zen gazte bat bortizki atxilotu dute, kolpeka. Minutu gutxian beste hainbat patruila azaldu dira dozena bat ertzainekin eta bertan zegoen jendearen kontra ekin diote bigarren gazte bat jipoitu eta hau ere atxilotuta eramanez. Lekukoek jakin arazi dutenez, bigarren gazte hau oso kolpatuta eta odoletan eraman dute.

    Bi gazteek gaua komisaldegian igaro dute goiz erdian epailearen aurrera eraman dituzten arte. Jai Batzordeak jakin ahal izan duenez, komisaldegian arropak kentzera behartu dituzte indarrez eta intimitatea gordetzeko bidezko bata ez diete eman nahi izan. Barruko arropa indarrez kendu diote bati eta bestea eskuburdinak jarrita izan dute zeldan barruko arropa ez kentzeagatik.

    Goizean epaitegira eraman dituzte eta “atentatua” leporatzen dietela jakin arazi die epaileak eta behin behineko askatasunean aske utzi ditu fiantzarik gabe. Forentseak kolpe gehien jaso dituen gaztea aztertu du atxilotzean jasotako jipoaren ondorioz aurpegian eta gorputz atal zenbaitetan zituen markak eta zauriak aztertzeko. Gazteak, bere aldetik, salaketa jarri dio ertzaintzari jasotako jipoiarengatik.

    Gertakari hauen ostean Egiako Porrontxo Jaietako koadrilen izenean hau azaldu nahi du jai batzordeak:

    Festak giro ezin hobean igaro dira eta umore ona eta herritarren arteko errespetuzko hartuemana izan dira protagonista. Ez da gertaera bortitzik izan eta modu onean pasa ditugu jai egunak.

    Hala eta guztiz ere, ertzainen presentzia nabarmena izan da eta, azken unean izan bada ere, jai giroa zapuztu dute bi gazte bidegabeki eta arrazoirik gabe jipoitu eta atxilotuta eramanez.

    Bi gazteek gaua komisaldegian pasa behar izan dute inolako deliturik egin gabe eta umiliatuak izan dira euren borondatearen kontra erabat biluztera behartu dituztelako. Horrekin nahikoa ez eta “atentatua” leporatuta auzipetu dituzte.

    Gertatutakoa onartezina, lekuz kanpokoa eta bidegabea dela deritzogu. Ertzaintzaren jarrera lekuz kanpokoa izan da eta euren arduradunei gertatutakoa azaltzeko eskatzen diegu. Horrez gainera, gazteei elkartasuna eta babesa agertu nahi diegu jasan duten erasoagatik eta euren aurka irekitako prozedura bertan behera uzteko eskatzen dugu, lekuko guztiek aho batez azaldu duten moduan, jarrera bortitza izan zutenak ertzainak eurak izan baitira.

  • ROCK KAM BROOM!!!

    EZ AHAZTU!!!

    LARUNBAT honetan hitzordua duzu ROCK & ROLL-arekin PORRONTXOETAN.
    ROCK KAM BROOM!!!