2012ko EGITARAUA HEMEN DAGO!!!

IRAILAK 8 LARUNBATA FESTA USAINEAN

14:00 BERTSO BAZKARIA Kata taberna parean: Beñat Gaztelumendi, Julio Soto eta …

IRAILAK 10 ASTELEHENA BADATOR BADATORRENA

16:00 Txikienen gozamenerako, eta handien inbiditarako, Navar Producciones-en eskutik APAR FESTA, GOMING-a eta PUZGARRIAK Plaza Haundin. Donostia Kultura.

IRAILAK 11 ASTEARTEA EZ DA EZ LEHENA

17:00 MARGO TAILERRA eta ERAKUSKETA etxeko txikienentzat.
Ez ahaztu! Pintzelak norberak etxetik ekarri! Eta gero txokolate bero-bero eta goxo-goxoa! Ummm! Plaza Haundin.

18:00 … baina utzi lekua TALO TAILERRA egingo dugu ondoren trikitilariek alaituta Plaza Haundin.
19:00 Sudur puntan IKUS-ENTZUNEZKO LAGUNKETA Plaza Haundin Sin Totxaren eskutik.

IRAILAK 12 ASTEAZKENA GASTROPORRONTXOA

17:00 Haur eta Gaztetxoentzat JOLASAK Plaza Haundin.
18:30 PORRONTXO JAIETAKO TABERNEN IV. PINTXO LEHIAKETA Plaza Haundin trikitilarien laguntzaz. Utzi baten bat berandu iristen denarentzat!
18:30 Txokolarteren eskutik “Paisaia etzanak” ZANPAGAILU BIDEZKO KAMISETEN INPRIMAKETA Tejeria kaleko Garraxi taberna parean, kamisetak norberak ekarri!
19:00 “Gure esku dago” FLASHMOB herrikoiaren entsegua Plaza Haundin.
19:30 La Cigarra y el grillo-ren MUSIKA EMANALDI INSTRUMENTALA Kata taberna parean.

IRAILAK 13 OSTEGUNA GORA GU TA GUTARRAK!

17:00 BURUHAUNDI eta ERRALDOIAK Lagunak txarangak gidatuta.
17:05 Zatozte Jaitsiera hasi aurretik AURPEGIA MARGOTZERA Karmengo Ama 60 zenbakian, Topagune parean.
17:30 HAURREN JAITSIERA Porrontxinarekin, Porrontxorekin eta buruhaundiekin. Aupa gaztiak! (Eta gurasoak! Jeje)
18:30 Urtxintxaren eskutik “Txantxariak” IKUSKIZUNA Plaza Haundin, Donostia Kultura.
19:00 ORGEN PRESTAKETA. Baten batek ez badu ulertu, agian alderantziz ere galde daiteke… Kalean gora behar bezala joateko KARROEN TUNIN TALLERRA.
20:00 PREGOIA+TXUPINAZOA!!!
20:01 ORGAK (lehenago aipatutakok KARRO horiek) ahal bezala hartu eta burua galdu gabe goazen kalean gora PORRONTXO & PORRONTXINAREN atzetik Lagunak txarangarekin batera.
21:00 BATUKADAK hartuko dio lekukoa txarangari Taupada taldearekin.
22:00 Koadrilen KARAOKEA Plaza Berriko karpan. Adios Paris.
22:30 Laiotz taldearen EMANALDIA Plaza Haundin.
22:30 Ohitura onak ez galtzeko Baldarrak TXARANGA auzoan zehar.
01:00 KOADRILENTZAKO JOLASAK Plaza Handin.Parte hartu!

IRAILAK 14 OSTIRALA HAUR ETA GAZTE EGUNA

11:00 ENTZIERROA Tejeria kalean. Ez ahaztu egunkaria!
12:00 Erregaia sabelerako: Plaza Haundin HAMABITAKOA (12tan dalako) eta TRIKITILARIEK jarriko dute giroa, seguru.
12:00 Hipo eta Tomax PAILAZOAK, “Papo Pupa” ikuskizuna Plaza Haundin, Donostia Kultura.
17:00 Adinekoek ere goza dezaten TRIKITILARIAK Aldakoneako egoitzara joango dira. Gora aiton amonak! Onenak zeate!
17:00 Kriston festa: Porrontxina & Porrontxo, Buruhaundiak & Erraldoiak eta Bolinga Sound System.
18:00 Antxeta Ttanttakunen eskutik ANIMAZIOA Plaza Haundin haur eta gazteentzat.
19:30 STARRING: Trapu Zaharrak taldea. “Ametsetan bizi” ANTZEZLAN MUNDIALA dakarte Plaza Haundira. Donostia Kultura.
20:00 Haurrentzat (gurasoei batez!) AFARI-MERIENDA Plaza Haundin pilotaleku ondoan. (Txartelak Arkatza liburudendan salgai)
21:30 ZEZENSUZKOA Tejeria kalean. Harrapatzen bazaitu?! … Lasai badago seguroa.
22:30 Plaza Haundin DULTZEMENEOA Trakets taldearekin.
00:00 BOLINGA SOUND SYSTEM auzoan zehar.
01:00 KOADRILEN JOLASAK Tejeria kalean Bolinga Sound System-en laguntzaz .
03:30 Hotzez dagoenarentzat edo bero-bero dijoanarentzat. TXOKOLATE BEROA Plaza Haundin. Ahaztu gabe: edateko da.

GAZTE EGUNA Aupa Gaztiak! (Eta puretillak!)

14:30 GAZTE BAZKARIA Plaza Haundin.
18:00 GAZTEEN ARTEKO JOKOAK Tejeria kalean.
20:30 ONGI-ETORRIA atzerriko lagunei Egiako Gazte Asanbladaren eskutik (beste auzoetakoei alegiya) Atotxan eta kalejira Bolinga Sound Sistem lagunduta.
22:30 KONTZERTUAK Plaza Berriko Karpan:

IRAILAK 15 LARUNBATA EGIA HERRIRA EGUNA

08:00 Lagunak TXARANGA auzoan zehar.
11:00 “MARIA MACOZZI”ikuskizuna Bazen Behin Clown taldearen eskutik eta TXOKOLATE JATEA Gladys Enean.
11:00 PALA FINALAK frontoian trikitilariek alaituta.
11:00 ZAZPIRETAN LEHENAK JOTEROAK Plaza Haundin. Gora La Nabarra Maritimaaa!
12:00 Haurrentzat GINKANA Egiako Haur Txokoa-ren eskutik Gladys Enean (eguraldi txarra eginez gero Haur Txokoan egingo da).
12:00 TXERRI ERREA Plaza Haundin, aurrez bazkaritarako gordetzeko aukera egongo da.
13:00 Koadrilen arteko FUTBITO TXAPELKETAREN FINALAK kiroldegian.
14:30 KOADRILEN BAZKARIA aurten ere Plaza Haundin. (Bai, kafea eta Kopa etxearen kontura!) + La Jodedera
16:00 ESKUBALOI TXAPELKETA kiroldegian Egia Eskubaloiak antolatuta.
17:00 BURUHAUNDI ETA ERRALDOIAK kaña2kañako trikitilariek lagunduta.
17:30 13-17 urte bitarteko gazteentzat PERKUSIO TAILERRA Gazteleku-aren eskutik Gladys Enean (eguraldi txarra eginez gero Gaztelekuan egingo da).
18:00 Emakumezkoen ERAKUSTALDI SOFBOL-PARTIDA kiroldegian.
18:00 Eta digestioa egiten hasten geanean KOADRILEN OLINPIADAK (ez kolunpiadak) Tejerian Egialaiko musikari auzotarrek lagunduta.
18:00 Haurrentzat “Baserriko kirolak” Kulki-ren eskutik Plaza Haundin, Donostia Kultura.
19:30 “Gure esku dago” FLASHMOB herrikoiaren grabaketa Plaza Haundin.
20:00 Trebeska taldearen DANTZALDIA Plaza Haundin.
20:00 Sudur puntan ikus-entzunezkoen SARI BANAKETA Plaza Berriko karpan.
20:30 PORRONTXOETAKO XV. HERRI KROSA trikitilariek alaituta.
21:00 ZEZENSUZKOA Tejeria kalean.
21:30 Afari klandestinoa Tejeria kalean.
22:00 Iraunkorrak TXARANGA auzoan zehar.
23:00 Beteranoentzako GUATEKEA Tejerian.
23:00 Haitzama taldearen EMANALDIA Plaza Haundin.
00:00 KALEJIRA+AURRESKU HERRIKOIA Porrontxo & Porrontxina eta zanpanzarrekin.
01:00 Baldarrak txaranga auzoan zehar.
01:00 DJ-ak Plaza Berriko karpan:

  • Porrontxo Gangsta Xoua
  • Dj Kazz

01:30 ROCK KAM BROM!!! auzoan zehar.

IRAILAK 16 IGANDEA EUSKAL JAIA

07:00 GOSARIA Plaza Haundin. Menua: OILASKO ERREA. (Esan Oilaskori turnoa daukala)
08:00 Jatorrenak TXARANGA Egian zehar. Non bestela?
11:00 Eta ondoren PILOTA FINALAK Trikitilariak honea ere joango dira.
12:00 SAGARDO DASTAKETA eta Unai Gaztelumendi, Aitor Sarriegi eta Sustrai Kolina BERTSOLARIAK Plaza Haundin.
14:30 BAZKARI HERRIKOIA Plaza Haundin Donosti-gain, Ur Zaleak eta Arrano elkarteek antolatuta.
17:00 Plaza Haundin HERRI KIROLAK hau da hau sasoia! Trikitilariek alaituta.
19:00 SARDIÑA ERREAK Plaza Haundin.
19:00 DANTZALDIA Laket taldearekin Plaza Haundin. Presta zaitezte dantzarako!
20:00 Jatorrenak TXARANGA auzoan zehar.
21:30 Koadrilen KALEJIRA Porrontxina & Porrontxorekin.
22:00 AZKEN TRAKA.
00:00 Gui ar de guorld.

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>