2011eko EGITARAUA HEMEN DAGO!!

Deskargatu egitaraua PDF formatoan


IRAILAK 9 OSTIRALA MOTORRAK BEROTZEN

14:00 Bazkaria Antxuenen musikaz alaituta.
17:00 SIN TOTXA FESTA. Luzerako joko du!!!

IRAILAK 12 ASTELEHENA BADATOR BADATORRENA

17:00 Txikienen gozamenerako, eta handien inbiditarako, APAR FESTA Plaza Haundin, Amalurrekin.

IRAILAK 13 ASTEARTEA EZ DA EZ LEHENA

17:00 MARGO TAILERRA eta ERAKUSKETA etxeko txikienentzat.
Ez ahaztu! Pintzelak norberak etxetik ekarri! Eta gero txokolate bero-bero eta goxo-goxoa! Ummm!
18:00 … baina utzi lekua TALO TAILERRA egingo dugu ondoren trikitilariek alaituta.
19:00 Sudur puntan ikus-entzunezko lagunketa Plaza Haundin SIN TOTXAren eskutik.

IRAILAK 14 ASTEAZKENA GASTROPORRONTXOA

17:00 JOLASAK Haur eta Gaztetxoentzat Plaza Haundin.
18:30 PORRONTXO JAIETAKO TABERNEN III. PINTXO LEHIAKETA Plaza Haundin trikitixak alaituta. Utzi baten bat berandu iristen denarentzat!
20:00 ALDATZEN LAGUNTZEN taldeak aurkeztuta: ISPILUA ANTZEZLANA. Non? Non ba! Frantziskotarretan!

IRAILAK 15 OSTEGUNA GORA GU TA GUTARRAK!

17:00 BURUHAUNDI eta ERRALDOIAK Lagunak txarangak gidatuta.
17:05 Zatozte Jaitsiera hasi aurretik AURPEGIA MARGOTZERA Karmengo Ama 60 zenbakian Topagune parean.
17:30 HAURREN JAITSIERA Porrontxinarekin, Porrontxorekin eta buruhandiekin. Aupa gaztiak! (Eta gurasoak! Jeje)
18:30 Artxila! Motxila! …. Eta bat-batean TXAN MAGOA Plaza Haundin azalduko da! Adi beraz.
19:00 Atotxan ORGEN PRESTAKETA eta KOADRILENTZAKO ASKARIA. Baten batek ez badu ulertu, agian alderantziz ere galde daiteke… KOADRILLENTZAKO APARI MERIENDA afaltzea ere ahazten zaionarentzako eta kalean gora behar bezala joateko KARROEN TUNIÑ TALLERRA
20:00 30 urtez festaren bihotz izan zaretenoi, martxosoenak zeraten horiei, BETERANOEI OMENALDIA+PREGOIA+TXUPINAZOA!!!
20:01 ORGAK (lehenago aipatutakok KARRO horiek) ahal bezala hartu eta burua galdu gabe goazen KALIAN GORA IGOERA PORRONTXO & PORRONTXINA buru eta Lagunak txaranga erritmoa jartzen…
21:00 BATUKADAk hartuko dio lekukoa txarangari TAUPADA taldearekin.
22:00 Koadrilen KARAOKEA Plaza Berriko karpan. Adios Paris.
22:30 LAIOTZ taldearen emanaldia Plaza Haundin.
22:30 Ohitura onak ez galtzeko Baldarrak TXARANGA auzoan zehar.
01:00 KOADRILENTZAKO JOLASAK Plaza Haundin.Parte hartu!

IRAILAK 16 OSTIRALA HAUR ETA GAZTE EGUNA

11:00 ENTZIERROA Tejeria kalean. Ez ahaztu egunkaria!
12:00 HIPO eta TOMAX PAILAZOAK Plaza Handin Donostia Kulturak lagunduta.
12:00 Erregaia sabelerako: Plaza Haundin HAMABITAKOA (12tan dalako) eta TRIKITILARIEK jarriko dute giroa, seguru.
17:00 Adinekoek ere goza dezaten TRIKITILARIAK Aldakoneako egoitzara joango dira. GORA AITON-AMONAK! Onenak zeate!
17:00 Kriston festa: Porrontxina & Porrontxo, Buruhaundiak & Erraldoiak eta BOLINGA SOUND SYSTEM. (Super heroien mozorro festa)
18:00 Haur eta gaztetxoak zatozte Plaza Handira! ANTXETA-TTAN TTAKUNek ekintza mordoa antolatuko dizue!
19:30 STARRING: TRAPU ZAHARRAK taldea. Antzezlan mundiala dakarte Plaza Haundira.
20:00 Haurrentzat (gurasoei batez!) AFARI-MERIENDA Plaza Handin pilotaleku ondoan.
20:30 ONGI-ETORRIA atzerriko lagunei PATXARANGAREN laguntzaz. (beste auzoetakoei alegiya)
Non? Muga igarobidean pasadizoan.
21:30 ZEZENSUZKOA Tejeria kalean. Harrapatzen bazaitu?! … Lasai badago asegurua.
22:30 Plaza Haundin DULTZEMENEOA TRAKETS taldearekin.
23:00 BOLINGA SOUND SYSTEM auzoan zehar.
01:00 KOADRILEN JOLASAK Plaza Gorrin. Baten bat ez bada goatzen Plaza Haundi ondoko plazatxo gorrian.
03:30 Hotzez dagoenarentzat edo bero-bero dijoanarentzat. TXOKOLATE BEROA Plaza Handin. Ahaztu gabe: edateko da.

GAZTE EGUNA Aupa Gaztiak! (Eta puretillak!)

16:30 Trikitilarien laguntzaz kalejira Urumeara Plaza Handitik abiatuta Egia-Loiola mugan.
17:00 Garai zaharretan bezela KOADRILEN ESTROPADA Urumean. Gogoratu ito aurretik: garrantzitsuena parte hartzea da.
17:30 3×3 BASKET TXAPELKETA + DJa Maria Reinan.
20:30 Estropada ondorengo sari banaketa. Pilotaleku ondoan.
21:00 Urumean edo txosnetan ito ez direnentzat GAZTE AFARIA Plaza Handin. Pilotaleku parean.
22:00 KONTZERTUAK Plaza Berriko Karpan: Blaka, Npj, Xalbala, Skakeitan.

IRAILAK 17 LARUNBATA ELKARTASUN EGUNA

08:00 LAGUNAK txaranga auzoan zehar.
10:30 BIGARREN ESKUKO AZOKA eta TRUKE AZOKA Tejerian EGIA BIZIRIK munduko auzo elkarte onenak antolatuta.
11:00 ZAZPIRETAN LEHENAK JOTEROAK Plaza Haundin. Gora La Nabarra Maritimaaa!
11:00 GLADYSERA ITZULERA: BAPATEAN ZIRKOA eta PON ta PA ikuskizuna Gladys Enea parke maitean.
11:00 Txokolate jatea Gladys enean.
12:00 Ondoren ZILIPURDI ZIRKO TAILERRA haurrentzat
jakina. Besteok izorrai!
12:00 PATATA TORTILLA TXAPELKETA+EUSKAL TXERRI ERREA + SAGARDO DASTAKETA Plaza Haundin. Denetarik aizue!
14:30 KOADRILEN BAZKARIA lekuz aldatu eta Plaza Haundira. (Bai, kafea eta Kopa etxearen kontura!)
16:00 ESKUBALOI TXAPELKETA kiroldegian Egia Eskubaloiak antolatuta.
16:00 PALA FINALAK frontoian.
17:00 Eta digestioa egiten hasten geanean KOADRILEN OLINPIADAK (ez kolunpiadak) Plaza Haundin.
17:00 Trikitilariek alaitutako buruhandi eta erraldoien kalejira.
18:00 EIDABE taldearen DJ THOBBEN ETA LORE POWER ikuskizuna Plaza Haundin. Donostia Kultura
18:30 DANBORRADA HERRIKOIA txarangak lagunduta. (Egia ez da Ñoñostia, baina danborrada jotzen degu)
20:00 TREBESKA taldearen dantzaldia Plaza Haundin.
20:00 Sudur puntan ikus-entzunezkoen lagunketaren sari banaketa Plaza Berriko Karpan.
21:00 Zezensuzkoa Tejeria kalean.
22:30 SURFING KAOSEN KARAOKE HERRIKOIA + DJ-A Plaza Berriko Karpan.
23:00 LAGUNAK txaranga auzoan zehar.
23:00 DANTZALDIA gerri horiek! LAKET taldearen emanaldia Plaza Haundin.
01:00 BALDARRAK txaranga auzoan zehar.
00:00 KALEJIRA+AURRESKU HERRIKOIA Porrontxo &
Porrontxina eta zanpanzarrekin.

IRAILAK 18 IGANDEA EUSKAL JAIA

07:00 GOSARIA Plaza Haundin. Menua: OILASKO ERREA. (Esan
Oilaskori turnoa daukala)
08:30 JATORRENAK txaranga Egian zehar. Non bestela?
10:00 XIV. HERRI KROSA trikitilariak ere handik ibiliko omen dira.
11:00 Eta ondoren PILOTA FINALAK Trikitilariak horra ere joango dira.
12:00 Amaia Agirre, Jokin Labaien eta Aitor mendiluze BERTSOLARIAK eta SAGARDO DASTATZEA Plaza Haundin.
14:30 BAZKARI HERRIKOIA Plaza Haundin Donosti-gain, Ur Zaleak eta Arrano elkarteek antolatuta.
17:00 Plaza Haundin HERRI KIROLAK hau da hau sasoia! Trikitilariek alaituta.
19:00 SARDIÑA ERREAK Plaza Haundin.
19:00 DANTZALDIA ARRABOTS taldearekin. Presta zaitezte dantzarako!
20:00 JATORRENAK txaranga auzoan zehar.
21:30 Koadrilen KALEJIRA Porrontxina & Porrontxorekin.
22:00 AZKEN TRAKA.
00:00 Gui ar de guorld.

2 Comments
  1. este año no hay hiphop???

  2. no y en euskera?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>