SudurKrossa SPOTa (Apirilak 9, 17:00tan) eta Odonen beste basakeri batzuk!!!

Udaletxearen oztopo guztien gainetik lortuko dugulako hona hemen Sudurkrosseko spota, par batzuk botatzeko, jjej eta zabalpena emateko.

Bestetik, gogoratu udaletxeak 1500 €ko fiantza ezarri digula eta 130 lagunek baino gehiagok ezin duela Sudur krosean parte hartu esaten digutela, belarra zapaltzeko arriskua sortzen degulako, eta bitartean beraiek tala basatiak egiten dituzte.

[youtubegallery]
|http://www.youtube.com/watch?v=sXSO8_omz8E
|http://www.youtube.com/watch?v=M_ITvhCIOpY
[/youtubegallery]

http://fotodenuncias.diariovasco.com/2011/02/24/tala-salvaje-en-cristina-enea/

Beraz borrokatzen jarraitu behar dugu eta ez gaudela konforme aldarrikatu.

Adi ekintzetara!!!

Gora Sudur Krosa, gora porrontxo jaiak!!!

GORA EGIA!!!

zabaldu zabaldu zabaldu zabalduuuuuu!!!!

Porrontxo jaietako batzordearen prentsa oharra:

Donostiako Udalak trabak jarri dizkio Sudurkrossari.

Antolatzaileek herri lasterketan parte hartzeko asmoa dutenei lehen bai lehen izena emateko eskatu diete.

Donostiako Udalak mugapen handiak jarri dizkio Egiako Sudurkrossari. Lehen edizio arrakastatsuaren ostean lasterkari kopurua handitzeko mugak jarri dizkio.

130 lasterkari asko jota eta parkeari bi itzuli gehienez. Eta belarra zapaldu ere ez! Hau gutxi ez balitz, 1500 euroko bermea eskatu diote antolakuntzari lasterkariek korrika egitean sor ditzaketen “kalteak” ordaintzeko.

Sudurkrossaren bigarren edizioa apirilaren 9an jokatu dute Egiako Gladys Enea parkean. Lasterketa asfalatutako ibilbidean egiten dute, baina korrikalari asko badaude, baten batek belarra zapalduko ote duen “beldur” da Udala. Aipatzekoa da, Gladys Enea parkean noizbait egon den edonork badaki, asfaltatutako bideaz gainera berdegune handia dela parkea eta herritarrok naturaz gozatzen dugula baita belar gainean ere. Hau da, Gladys Enean ez dagoela belarra zapaltzea eragozten duen debekurik.

Ohikoak dira gainera, Udalak berak naiz enpresa pribatuek belar gainean egin dituzten ekitaldiak. Udaberriko kontzertuak edota grabazio zinematografikoak. Baina hara non eta iaz inolako arazorik gabe ospatu zen Sudurkrossaren bigarren edizioarekin kezkatu egin dira belarrarekin. Horregatik, Elorzaren Udalak baldintza harrigarriak ezarri dizkio antolakuntzari. Partehartzeari dagokionez, 130 lasterkari baino gehiagok ezin izango dute izena eman eta gehienez bi itzuli emango dizkiote parkeari. Hau gutxi ez balitz 1500 euroko bermea eskatu diote antolakuntzari lasterkariek korrika egin ditzaketen “kalteak” ordaintzeko. Parke eta lorategietako teknikari batek ikuskatuko du parkea, “kalterik” egon ote den argitzeko eta horren arabera, 1500 euroak itzuli ala ez erabakitzeko.

Gladys Enea Donostiako birika ere deitu diote noizbait. Parke ederra da zalantzarik gabe, eta egiatarrok bereziki maitatu dugun gune berdea da. Haurtzaroko oroitzapenetatik hasita, haur gazte eta heldu geure bizitzako zati da parkea. Oinez pasioan, belarrean jolasean ala etzanda. Musika ekitaldiak ere antolatu izan ditu Udalak belarretan, eta telebistako telesail zenbaitetako irudiak ere bertan grabatu dituzte, belarretan. Osasuntsu zeuden zuhaitzak ere moztu dituzte guztion harridura eta tristurarako. Eta orain, partehartzea mugatu bakarrik ez (hau ez da New Yorkeko maratoia) bermea ere ezarri digute kirol ekimen osasuntsu eta herritarra egiteko.

Egoera hau izanda, jarritako traba zentzugabea dela frogatzeko izen ematea azkartu dute antolatzaileek eta parte hartu nahi dutenei izena lehen bai lehen emateko eskatu die. www.herrikrossa.com webgunean, LAISTER eta U-51 kirol dendatan edota Egiako Kata Tabernan eman dezakezue izena. Honez gainera helegitea aurkeztuko dute, inor ere lasterketan parte hartu ezinda geratu ez dadin.

No Comments.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>