Egiako Jaiak 2010

  • POTEJAKUE BIDEAREN KANTA-ZAHARRA

    (Txartelak, porrontxotako txoznan eskuragarri)
    Kondairak dio Egia izeneko lurralde maldatsu batetan, bazirela sudurra goraipatuz algara eta bizilagunen elkar ezagutza bultzatzen zuten pertsonaia xelebre batzuk.
    Ostatuz ostatu ibiltzen ziren maldan gora maldan behera euren sudurrak tomatearen kolorea izan arte. Bidean ipotx izozkijaleek trabak jarri ohi zizkieten baina sudurkumeek beti lortu ohi zuten euren lurraldea giro alaiez jaztea.
    2010-ean sudur handi eta gorriko alproja hauen omenez bidea berreskuratzeko unea heldu da eta hau da aurtengo erronka:
    ERRONKA: Ea zein lagun taldek lortzen duen Egiako Errepublika aske mantentzea ostatu guztietara jai giroa helaraziz.
    NOIZ: IRAILAK 16ko Arratsaldetik 19ko Gauera arte
    NOLA: Ostatu bat bisitatzen duzuenean honako txartel honetan zigilua jartzeko eskatuz eta POTEJAKUE bidearen itxiera ekitaldian hauxe bera erakutxiz.
  • Elkarrizketa Info7n

    Porrontxo Jaien inguruan hitzegiteko Arkaitz Txantxibiri izan zen atzo Info7 irratian

  • SUDURLUZE – Egiako bertso eskolaren eskutik.

    Ostiralean, 21.30tan, Tejerian… SUDURLUZE!! Parte hartu ta ondo pasa!!!! GORA PORRONTXO JAIAK!!!

  • Prentsaurrekoaren edukia

    Parte hartze handia iragarri dute Porrontxo Jaietako Koadrilek. Hori izango da Alkateak eta Kultura arduradunak egindako mehatxuei erantzunik onena.

    Parte hartze handia lehen egunetan:
    30 urteurrena ospatzen hasi gara dagoeneko. Motorrak berotzen hasi ginen larunbatean. Akelarreak arrakasta handia izan zuen, eta aste kulturalari hasiera ezin hobea eman genion. Atzo eta gaur, haur gazte eta ez hain gazte plazan bildu gara eta tailerrak, laburmetrai emanaldiak, talo egiteez gain, gaur Gastroporrontxo eguna dugu. Eta haurrentzako puzgarriekin batera “Porrontxo Jaietako Tabernen II. Pintxo Lehiaketa” egingo dugu auzoko jende ezagunak eta elkarteetako kideek osaturiko epaimahaiarekin eta trikitilariek alaituta. Ezin dugu ahaztu, iluntzean, Frantziskotarretan “Herioa eta Dontzeila” antzerkia izango dugula, Ramon Agirre, Itziar Ituño, Asier Osa eta Fito Rodriguezen auzoko idazlearen eskutik.
    Bihar, egun handia dugu. Egun herrikoiena akaso. Buru handi eta erraldoiek lagunduta haurrek jaitsiera egingo dute Egian barrena eta helduagoek igoera. read more

  • Herioa eta dontzeila-Irailaren 15ean (asteazkena) arratsaldeko 20.00etan, Frantziskotarretan.


    Asteazkena, irailaren 15ean, Frantziskotarretan, arratsaldeko 20.00etan.

    Sinopsia:

    “Erregimen zapaltzaile batean zehar, Paulina Salas bere arrapatzaileen eskuetan torturatua izan da. Trauma gogorra utzi dion arren, ez du bere mutil laguna den eta editore klandestinoa den Gerardo Escobar salatuko. Denbora aurrera doa eta Paulina eta Gerardo ezkondu egingo dira.

    Egun batez, Gerardok kotxearekin arazoak edukiko ditu eta ezezagun batek lagundu ostean, etxera eramango du ezezaguna. Behin etxean direla, Paulinak ezezagunaren ahotsa bere torturatzaile batena dela sentituko du. Bere entzumenean eduki beharko du konfidantza, torturetan begiak itxiak baitzituen…

    eta orain bere etxean dago…”

    Ariel Dorfmanek idatzia 1991ean, Fito Rodriguezek itzulia euskarara, Ramon Agirre, Itziar Ituño eta eta Asier Sota aktoreekin. HERIOA ETA DONTZEIA antzerkia Egian, Porrontxotan edukiko dugu.

    Antzerki zoragarria benetan, Animatu!