Jai Herrikoien aldeko asteburua Amara Berrin!!!

Jadanik 8 urte igaro dira Donostiako Udalak 1986tik aurrera Olaeta plazan burutzen ziren jaiak debekatu zituenetik. Urte guzti hauetan zehar, auzoan gurea dena defendatu eta gurea den auzo hau alaituaz jarraitu dugu, halamoduan jaiak ospatuz.

Duela 8 urte txosnen ukapenarekin hasi zena, hurrengoan kontzertuen debekua izan zen, eta horrela urtez urte, bazkari herrikoi bat edo paella txapelketa bat antolatzea ukatzera ere iritsi izan direlarik, 3000 euro arteko isunak jarriaz… 2007an jai herrikoien aldeko kalejira erraldoia burutu genuen auzoan, auzoko eta donostiako jai batzorde ezberdinek zein donostiako piratek deitua, eta ordutik arazoa konpontzeko hainbat saiakera burutu ditugun arren, udalaren aldetik ez dugu erantzun positiborik jaso.

Hau dela eta, azken bi urteetan jai herrikoien aldeko asteburua antolatu dugu, eta aurten ere burutuko dugu. Egoerari buelta emateko, baina, guztion parte hartzea beharrezkoa da.

Horregatik, mezu honen bitartez, Amara Berrin Urriaren 8, 9, eta 10ean antolatu diren ekimen ezberdinetan parte hartzea animatzen zaitugu, eta bereziki honako hauetara:

EGITARAUA

URRIAREN 8, OSTIRALA

  • 19:30etan JAI HERRIKOIEN ALDEKO BIZIKLETA POTEOA. Auzoan jai herrikoiak nahi ditugula aldarrikatzeko, bizikletak hartuta, auzo osoan zehar poteoa burutuko dugu. Ez ahaztu bizikleta ekartzea, eta nahi izan ezkero mozorroturik etorri

URRIAREN 9, LARUNBATA

  • 14:00etan Bertso Bazkaria
  • 17:00etan KUADRILEN ARTEKO ODONPIADAK. Auzoko plaza ezberdinetan kuadrilen arteko jolasak burutuko ditugu, tartean gure jaien egoeraren erantzuleekiko kritika, ironia eta umorearentzat lekua utziz. Animatu zaitezte parte hartzera zuen kuadrilekin, eta kuadrila animatzen ez bada ere, agertzen den jendearekin taldeak osatuko ditugu…ez duzu aitzakiarik! Umorea eta ondo pasatzeko gogoa besterik ezta behar! Bazkaloste alaia izan, jolastu, eta ondoren elektrotxarangarekin parranda egingo dugu

ANIMATU ETA ZATOZTE !!!

Aurtengo jaiei begira Amara Berriko jai batzordeak spot bat aurkezten dizuegu gure auzoan bizi dugun egoera modu xelebre batez erakusteko asmoz.
Hamaika izan dira gure jaien aurkako debeku, isun eta abarrak, eta hamaika hauek desagertzeko ahaleginak. Baina dela zortzi urtetik hona egoerak bere horraten darrai. Aurten pertsonaia jator eta bitxi batek gure ahaleginean lagunduko digu: SUPERXAGUK! Ondorengo link-ean daukazu bere aurkezpen bideoa:

http://www.megavideo.com/?d=686AJBXW

Ikusi eta gozatu! Eta nola ez, etor zaitez Amara Berriko jaietara Urriaren 8, 9 eta 10ean, sekulakoak izango dira ta!!

OZTOPOAK, ISUNAK, DEBEKUAK…BAINA GUZTIAREN GAINETIK,
JAIAK HERRITIK HERRIARENTZAT!

No Comments.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>