Harry Totxak, egiako elementu berria

Kalean zabiltz asper-asper eginda, zure sudurrak lurretik arrastaka zaramatza eta hara hortxe zure aurrean, baina zutaz paso eginaz,  etorkizun oso hurbil batean izango duzun lagunmina; …Harry! Harry Totxak..!

Lurrera begira igoaro ditu azken orduak, edo hori dirudi, jantzita duen txanodun jertsearekin ezinezkoa zaizu haren begirada non hamiltzen den ikustea… lurrera begiratu duzu, han bada zerbait… dirua? hori dirudi… edo nahiko luke berak akaso… izan ere gezurrezko dolarrez betetako kaxa bat du aurrean, poltsiko-estu batek botatako xentimo xixtrinen artetik OdonKamon faraoiaren diru ilebakoa!

– argh! kendu paretik aurpegi gaixo hori! nire okupak baino berdeago jarriko naiz eta! – pentsatu du zure sudurrak. billeteetako bat hartu duzu ordea, iguinari eutsi eta atzean duen oharrak begiak estutu dizkizu…

No Comments.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>