MEHATXURIK EZ!!! PRENTSAURREKO MASIBOA, GAUR ASTEAZKENA 15, ARRATSALDEKO 18:00tan PLAZA HAUNDIN!!! – ZABALDU!!!
- posted in: Sailkatugabeak
- / with 0 comments
Aupa Peña! Bihar arratsaldeko 18:00tan prentsarreko-adierazpena Plaza Haundin.
Udara luze joan zaigu, egiatar eta porrontzale askori. Traba eta oztopoak albiste izan dira, baina geure lanari esker Udalak atzera egin du azkenik.
Badakigu baina, ez Odonek ez eta Denisek ere ez dituztela gustuko geure festa maiteak. Eta eskerrak! Halako jendillajearen pareko ez garenaren seinale da-eta hori!
Atzo bertan, Alkateak eta haren laguntzaile txit agurgarriak dagoeneko jakin bagenekiena esan zuten kazetarien aurrean; ez dugula zentimo bat bera ere jasoko hitzartutakoa bete ezean. Hau da hau, Donostia aldeko festa herrikoienetariko bati ongi etorria emateko modua. Mehatxuak eta mehatxuak. Hau da hau konponbiderako jarrera. Gurekin ez duzue bildu ere egin nahi izan eta orain hedabideetara jotzen duzue zatarkeriatan aritzeko gainera.
Ba, Alkate jauna, guk ere badugu zer esanik.
Bihar, asteazkena, arratsaldeko 18:00tan Plaza Haundin.
Hona hemen, Odon eta Denis-en mehatxu eta probokazioak:
Utzi erantzuna