Egoera desblokeatu da!

Egoera desblokeatu da eta urtero bezala, itxura guztien arabera, hemen izango ditugu geure TXOSNA, KARPA eta OHOLTZA maiteak.
+ Irakurri

Porrontxo Jaiek adierazi nahi dugu, kostata eta izerdi ugari botata; kalean, sarean, udaletxean eta beste hainbat lekutan atea jo ondoren, maiatzean debekuen berri izan ostetik Udalarekin genuen harremana etenik egon eta gero, Udal gobernuko partaideen bitartekaritzarekin nolabaiteko negoziazio prozesuaren ostean irtenbidea gertu dela.

Ez gara alkatearekin edo Donostia Kulturako buru Denis Itxasorekin, maiatzean baimenak ez genituela izango esan zigun berberarekin, aurrez aurre eseri, baina hasiera batean ukatutako baimenak eskuratzeko tramiteak hasi dira, beraz, tramite horiek burura eramateak emango digute baieztapen ofiziala, alde bien arteko akordioa erdietsita. Xehetasunak dena den, datorren astean egin asmo dugun agerraldian emango dizkizuegu, ordurako espero dugu-eta esku artean izatea baieztapen ofiziala, eta horrekin batera, aurtengo Porrontxoetarako prestatu dugun guztiaren berri emango dizuegu.

Urtetik urtera, ibilbide oparo eta emankorra izan dute geure festek eta ondo egindakoez harro eta hobetzekoak hobetuz aurrera egin dugu. Ez da erraza, ez, festak urtero freskotasun eta partehartze berberarekin aurrera ateratzea, baina horretan temati izan gara beti eta hala segitzen dugu. Eta horri esker lortu dugu lortutakoa.

Eskerrik beroena, beraz, azken hilabeteotan babesa, elkartasuna eta berotasuna agertu diguzuen guztioi, herritarrak, koadrilak, elkarteak, mugimenduak, artistak, merkatariak, eta jai eragileak. Bereziki, gure eskerra eta zoriona Donostiako Piratoi eta Bilboko Konpartsei.

Hortaz, lehenago egindako gonbitea berretsi eta inoiz baino indar handiagoz jai herrikoiekin bat egiteko deia egiten dizuegu. Zatozte geurera, egitaraua zabala eta anitza antolatu dugu guztion gozamenerako, eta urtero bezala, itxura guztien arabera, hemen izango ditugu geure TXOSNA, KARPA eta OHOLTZA maiteak.

Irailaren 16,17,18,19an zatoz Porrontxoen 30 urteurrena ospatzera!
Porrontxo Jaietako Batzordea

No Comments.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>