Porrontxo jaiek, auzoko 112 merkatarien atxikimendua jaso dute

Hau da auzoko 112 markatari sinatu duten atxikimendua-testua.
Ia denek sinatu duzue!!!

Mila esker guztiei!!!

Auzoa, auzotarrak, haien arteko harremanak… Inor, Donostiako auzoren batean, denda bat aurrera ateratzeko ahaleginean ari bada, badaki, ondo jakin ere, nolako garantzia duen horrek guztiak egitasmoak lurra jo ez dezan. Auzoa, auzotarrak, auzotar horien arteko harremanak… funtsezkoak dira. Are funtsezkoagoak, gaur egun. Izan ere, dendari txikiok, krisiari ez ezik, merkataritza gune handien erasoari ere aurre egiten ari gatzaizkio, aspalditik, izerdi asko botata.

Alde horrek ifrentzua ere badu, bestalde: dendarik gabe, ez dago auzo bizitzarik; kaleak hustutzen dira eta garai batean bizitzeko toki zirenak lo egiteko leku bihurtzen dira. Akabo, auzoa.

Egiako dendariok auzo bizia, dinamikoa eta erakargarria nahi eta behar dugu. Hil ala biziko kontua da guretzat. Umeak, gazteak, helduak eta zaharrak Egiako kaleetan ikusi nahi ditugu. Elkarrekin. Iritziak, bizipenak, sentipenak, pozak eta penak konpartituz. Ahal dela, batez ere, pozak konpartituz… Horixe baita auzo bat, etxe eta kale multzo batetik haratago.

Eta munduko beste edozein txokotan bezala, Egian ere festa dugu harremanak estutzeko eta auzo bizitza sendotzeko osagai nagusietako bat. Porrontxo jaiek, duela 30 urte sortu zirenetik, eginkizun hori bete dute: Egia gorpuztea. Horregatik, auzoko merkatarion babes osoa izan dute beti.

Ez dugu ulertzen, beraz, Donostiako Udalaren jarrera. Porrontxoei traba jarrita, dantzaldietarako edo txosnetarako baimenak ukatuta, azpiegitura eta laguntza guztia kenduta… egiatarrak festarik gabe uzteko bidea hartu du Udalak. Eta horrek Egiako dendarioi ere kalte egiten digu. “Arrazoia” ere ez dugu ulertzen: urtean bi gautan ohi baino zarata handiagoa egitea ezin daiteke festen kontra egiteko arrazoi izan. Arrazoi baino adar-jotze dirudi. Besteak beste, donostiar askok Egian urte osoan izaten den lasaitasuna desiratu egingo luketelako…

Hortaz, Egiako merkatariok, agiri honen sinatzaileok, honako eskari hau egin nahi diogu Donostiako Udalari: auzo bizia nahi badu, utz dezala Porrontxo jaiak egiten. Horretarako nahia adina arrazoi dago. Baina guk, behintzat, gurea emango dugu: ezin du besterik egin, auzoaren, egiatarren eta bertako dendari txikien alde egin nahi badu.

MERKATARIEN ZERRENDA:

  • ROBOT EKOLOGI
  • LA CHIMENEA
  • AMETZAGAÑAKO ESTANKOA
  • OGI BERRI KARMENGO AMA
  • BATANERO INDUSTRIAL
  • MARMOLES LLANDERAS
  • LENCERIA LEIRE
  • BOXES MOTOS
  • GOYA HARATEGIA
  • RICH KARMENGO AMA
  • PESCADERIA TXARO
  • IGOA LEHIOAK
  • OGI BERRI PLAZA BERRI
  • PALMERA
  • QUE PELOS! ILEAPAINDEGIA
  • BAR TETUAN
  • RELOJERIA FUERTES
  • MURUA
  • PELUQUERIA ISABEL
  • RICH EGIA KALEA
  • INFOTEC
  • ENDIKA HARATEGIA
  • PLOTTEARTE
  • AMAIA OKINDEGIA
  • OKATS ARRAINDEGIA
  • JOLMA
  • JOYERIA OYARZABAL
  • X.GOENAGA
  • BAR KAIOA
  • BE AND BE
  • LEKU ONA ATOTXA
  • KINO KAFE
  • LE BUKOWSKI
  • CALZADOS GONZALEZ
  • OINEZ PODOLOGIA
  • NATUR HOUSE
  • BAR MODERNO
  • EASO LIBURUDENDA
  • SIMBA
  • SALON DE JUEGOS IRIS
  • KEFREN
  • ITEA LORADENDA
  • NORTTEK
  • RESTAURANTE ETXABE
  • PERFUMERIA MAITENE
  • ELKA
  • DEDAL
  • LOS RIOJANOS TABERNA
  • BAR MAAPAL
  • OPTICA LINAZASORO
  • YA-VES
  • BAR SAYOA
  • DECORACIONES MUBAR
  • ELECTRODOMESTICOS EGIA
  • HERBORISTERIA FORUA
  • INDOS HARATEGIA
  • BAR AGREDA
  • ILARGI TABERNA
  • GARRAXI JATETXEA
  • IPAR IMPRENTA
  • FERRETERIA EIZMENDI
  • ZANPANTZAR TABERNA
  • ALBERTO ALBA
  • PELUQUERIA RAFA
  • CRISTALERIA EASO
  • TALLERES MG
  • BITXIAK
  • PASTELERIA LA TORRE
  • ZUMY
  • PELUQUERIA JOSUNE
  • LORATU BELARDENDA
  • DUNA
  • LA TAHONA KARMENGO AMA
  • FARMACIA PEREIRO
  • BRONTE OPTIKA
  • CARLOS AIZPURU ILEAPAINDEGIA
  • LA TABERNA
  • RAMON MARI HARATEGIA
  • BAR DANIEL
  • ZABALA HARATEGIA
  • ALIMENTACION MAITE
  • OSTOTSA TABERNA
  • MERCERIA KONTXI
  • HEGOALDE TABERNA
  • ARKATZA
  • ARTEA
  • BETI BOGA
  • SUSTRAI KREPETEGIA
  • BAR GURIA
  • BAR ETZALKI
  • BAR URANTZIA
  • DECORACIONES DECOR
  • AUTO BIKE
  • ARANBURU SUKALDEAK
  • PELUQUERIA IVAN
  • BAR ERROTA
  • PUB CACTUS
  • JYM
  • ARMENDARIZ JANARIDENDA
  • BAR ISATXE
  • TAMAYO INPRENTA
  • CARNICERIA JOSEAN
  • KATA TABERNA
  • KOSKORRIO TABERNA
  • BADULAKE DE EGIA
  • BAR ESTRELLA
  • BAR LANDA
  • ARANDA ARRAINDEGIA
  • JOSE MIGEL TABERNA
  • ESTANKO RIO DEBA 35
  • BAR PUENTE
  • CARNICERIA JOSERRA
2 Comments
  1. KAIXO AUZOKIDEAK:
    JOXEAN NAIZ.NI ERE EGIATARRA NAIZ (ILARGI TABERNAREN ONDOAN BIZI NAIZ).39 URTE DAUZKAT.
    AZKENEKO URTEETAN, LANA ZELA ETA, ETA ASUNTU FAMILIARRAK (AITA ZAINTZEN), EZ DET PARTE HARTU PORRONTXOETAN KOADRILA BATEN BARRUAN (BLUSA BATEKIN JANTZITA) ETA AURTEN GOGOA DAUKAT.
    POSIBLE AL DA PARTE HARTZEA?
    NIRE TFNOA DA 688677044
    ESKERRIKASKO ETA ONGI SEGI
    JOXEAN

    • Aupa Joxean! noski parte hartu dezakezula! Koadrilak lagun eta ezagunen artean sortzen dira beraz zure inguruko lagun eta ezagunei koadrila sortzea proposatzea duzu onena. Bestela jada sortuta dagoen koadrila bateko lagun edo ezagunekin hitzegin dezakezu haien koadrilan sartzeko! Koadrila berria sortuko bazenu Koadrilen Asanblada batetara etorri eta Batzordeko norbaiti esan behar diozu. Ondo ibili eta animo!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>