Jaiak EGIN eta EGONGO DIRA!!!

Gaur goizean Udaletxe aurrean egin dugu agerraldia Porrontxo Jaiak egongo direla argi uzteko. Udalarekin irekita dugun negoziaketa zertan den azaldu dugu, egitarauaren berezitasunak aipatu eta Aste Nagusirako Jaien aldeko sudurrak janztera gonbidatu ditugu herritar guztiak! Ikusi albistea: Gara / Noticias de Gipuzkoa

Agerraldiko edukia:

PDF euskaraz / PDF gazteleraz

PORRONTXOAK 2010 AURKEZPENA

Zer uste zenuten, aurten Porrontxorik ez zegoela ala? Ba, bai, aurten ere Egiako festa ezagunak ospatu ospatuko dira eta 30 garren urteurrena ospatzeko, egitarau fresko, zabal eta dibertigarria dakarte. Festa gune eta ordutegiak negoziaketa mahaian daude, eta Aste nagusian ere Sintotxa mugimenduak arrastoa utziko duela iragarri dute. Baina bereziki hauxe, gonbidapena Euskal Herri osoari, Porrontxo Jaiek gonbidapena luzatu dietela.

Halaxe da bai, eta gonbidapena ez da makala aurtengoa. Irailaren 16an jaurtiko dute txupina eta koadrilek igoera egingo dute Egia auzo aldapatsuan. Baina motorrak berotzeko akelarrea egingo dute aurreko larunbatean. Festen asteburuan urtero bezala egitarau herrikoia eta anitza izango da, koadrilen egitaraua, txosnak, karpa, dantzaldia, antzerkiak, poesia, kontzertuak, disko jartzaileak eta abar luze bat gaur aurkeztu duten egitarauan ageri denez.

Larunbatean gainera, Porrontxo Jaietako Lehen Sagardo Eguna antolatu dute. Ez da dastaketa soila izango eta sona handiko eguna bilakatu asmo dute.
Udalarekin azken urteetako tirabirak egoera gordinean agertu dira aurten, dena den, irtenbideak bilatzeko prest dira Porrontxoak eta bigarren proposamen bat helerazi diote Udalari, bi festa guneak mantenduta, baina horietako bat lekuz aldatuta, baina festa egun bati dagozkion ordutegiak aintzat hartuta.

Garbi dute gainera, egoera honek ahuldadea baino indarra eman diela egiatarrei eta festak inoiz baino gogotsuago bultzatzeaz gain, Sintxota mugimendua sona handikoa biulakatu da bai kalean eta baita sarean ere.

Eta Aste Nagusian, sudurrak jantzi eta kanoikadan, naiz egitarauan herrikoian festak sudurrak jantzita gozatzeko deia egin diete egiatarrei eta donostiarrei.

Entzuten ari zaretena da hain zuzen ere Sudurkumeen Kunbia eta laster bideoklipa, eta xehetasun gehiago www.porrontxojaiak.orgen. Bada, esandakoa norbait zalantzati bazegoen oraindik ere…Porrontxoek 30 urteurrena gogotik ospatuko dute.

Osteguna 12, 11etan Donostiako Udaletxean.
Gaia: Porrontxo Jaiak 2010
-Egoera. Jai Batzordearen proposamen berria egoera desblokeatzeko.
-Ostalarien eskabidea.
-Aurtengo Egitaraua.
-I. Sagardo Eguna.
-30. urteurreneko abestia eta bideoklipa.

EGOERA:

Jakingo duzue azken urteetako tirabiren ostean, aurten inoiz baino egoera txarragoa dugula Udalarekin.

Kezkatuta gaude, alkateak eta Denis Itxasok geure aurka duten jokabide gogorrarekin. Debekurik ez dela egon diote, baina egia da, inoiz baino gogorrago ekin dutela geure aurka. Eztabaida dialektikoak alde batera utzita, ordutegiak eta bizilagunen kexak aitzakia hartuta, gaueko ekitaldi oro, baita egunez ere azpiegitura oro erabiltzea ere debekatu digute.

Azken urteotan inkomunikazio handia izan dugu bi aldeek eta elkarrizketarako prestutasuna agertu badugu ere, ez dute ahaleginik egin akordiorik erdiesteko ez-eta gurekin garaiz bilkurak egiteko ere. Iaz, festak hastear zirela, eurak alde bakarrez hartutako erabakiz zehaztutako ordutegiak bete arazi nahi izan zizkiguten, hori zioen orria sinatu ezean diru laguntzak eta baimenak kentzeko mehatxupean. Horretan oinarritu dira aurtengo debekuetarako.

Geure asmoa da erdi bide batera heltzea eta horretarako zarataren eta ordutegien aferan apirilean aurkeztutako proposamenari aldaketak egin eta aurkeztu dugu, beti ere, festa garaia dela kontuan hartuta zehaztutako ordutegiak kontuan hartuta. Aurten gainera, ziurrenik, Zinemaldia ere garai berean izango da, eta harrigarria iruditzen zaigu, nola halako ekitaldiak antolatzerakoan ostalariei ordutegia luzatzen zaien eta Egiako festetan urtean bi gau soilik direla kontuan hartuta halako trabak izatea. Honekin lotuta, esan, tabernariak ostalarien elkartearekin harremanetan direla ordutegien aferan esku har dezan.

PORRONTXO JAIETAKO KOADRILEN BATZARRAREN PROPOSAMENA:

Azken urteotako esperientzia kontuan hartuta, bada denbora auzoko jaiak hobetzeko eta hauek sor ditzaketen eragozpenak murrizteko ideiak lantzen hasi ginenetik. Porrontxoak Jaien proposamena honakoa da:

1. Tejeria kaleari dagokienez:

>  Jai gune honetan aldaketa nabarmena proposatzen dugu. Azken urteetako esperientzia kontuan hartuta, txosna guztiak kentzea proposatzen dugu Plaza Berrin gune berria sortzeko. Plaza honetan karpa bat jarriko genuke. Karpa espazio bilduagoa da txosnekin alderatuta eta soinu maila nabarmenki baxuagoa da. Tejerian txosna bakar bat utziko genuke eguneko egitarauari, hau da, koadrilen egitarau gastronomikoari lotutakoa. Gauez ez zen zabalik egongo alegia.

2. Soinu mailari dagokionez:

Soinu mailaren kudeaketa gardena izan dadin, adostutako batzorde bat sortzeko konpromisoa hartzen dugu. Batzorde honen partaideak hauexek izan daitezke: “Porrontxo Jaiak”, Bizilagunen Elkartea, Udaltzaingoa eta Donostia Kultura. Batzorde hau egunero bilduko litzateke jarraipena egin eta sor daitezkeen arazoei irtenbide emateko.

Txosnetako musika ekipoetan soinu mugatzaileak edo limitadoreak jartzeko konpromisoa hartzen dugu.

Dantzaldietako, kontzertuetako naiz txosnetako soinuak ekitaldia burutzen den lekuaren eta orduaren araberakoa beharko luke. kontuan hartuko da Plaza Berri gunekoak Plaza Haundikoak baino baxuagoa izan beharko lukeela, eta orduak aurrera egin ahala, pixkanaka gutxitu beharko litzakeela bizilagunen atsedena errazteko.

Edozein kasutan, Plaza Berri eta Plaza Haundiko soinu bolumenak aurreko urteetakoa baino baxuagoa beharko du izan.

Festetako ordezkariek eta jarraipen batzordeak soinuari buruz aholkatutakoak beteko direla bermatzeko, berbenekin, musika taldeekin eta soinu teknikariekin kontratu bat sinatzeko konpromisoa hartzen dugu.

Kontratu honek hainbat klausula lituzke. Esate baterako, soinu mailari buruz emandako aginduen urratze larrien kasuan emanaldia ez litzaieke ordainduko.

3. Ordutegiei dagokienez:

Osteguna:

Plaza Berri (karpa): Itxiera ordua 01:00, orain lau urte Koadrilen Batzarrak erabaki zuen moduan.

Plaza Haundi : Dantzaldia ospatuko da eta txosnak zabalik izango dira 02:30ak arte, 03:00ak arteko malgutasunarekin txosnak pixkanaka ixteko. 02:30etan txosnetako musika kenduko egingo da eta ordu erdi izango dute pixkanaka ixteko.

Ostirala:

Plaza Berri (karpa): Dantzaldia edota kontzertua 03:30etan bukatuko dira. Txosnak 05:00etan musika kenduko dute. Musika kenduta, ixteko ordu erdiko tartea izango dute 05:30ak arte.

Plaza Haundi : Dantzaldia 04:30ak arte luzatuko da. 05:00etan txosnek musika kenduko dute. Musika kenduta, ixteko ordu erdiko tartea izango dute 05:30ak arte.

Larunbata:

Plaza Berri (karpa): Dantzaldia egongo da 04:30ak arte. Txosnek 05:00etan kenduko dute musika. Musika kenduta, ixteko ordu erdiko tartea izango dute 05:30ak arte.

Plaza Haundi : Dantzaldia eta txosnak egongo dira 05:00ak arte. Musika kenduta, ixteko ordu erdiko tartea izango dute 05:30ak arte.

Ordutegi hauek “gehieneko muga” dira. Beti ere,  lehenago bukatuko lirateke baldintza kaskarrak egongo balira (eguraldi txarra, jende gutxi, etab)

Zerrendatutako konpromisoak Donostiako auzoetako jai batzordeen funtzionamendu araudiaren arabera hartutakoak direla azpimarratu nahi dugu, berriz ere, eta hartutako konpromiso hauek bete ezean, Udalak emandako diru laguntza eta azpiegituren kostua itzultzeko konpromisoa hartzen dugu. Hau da, zerrendatutakoa bete beste aukerarik ez dugu. Hori da gainera, geure asmo eta nahia.

Hau esanda, ziur gara eta konbentzituta gaude ordutegi hauek egokiak direla eta onargarriak direla. Bizilagunen oniritzia edo onarpena dute, orain bi urte bildutako bi mila sinadurak frogatzen dute. Gainera, kontuan hartu beharra dago, urteko gainerako sasoietan ez dela beste ospakizunik egiten gauez, danborrada salbu. Azken batean, urte osoko hiru egunez bakarrik ari gara.

Bukatzeko, nabarmendu nahi dugu, beharrezko izanez gero bizilagunen sinadura bilketa egiteko prest gaudela beste behin ere, bene-benetan festek eta Batzorde antolatzaileak Egiako bizilagunen babesa dutela frogatzeko. Horren erakusgarri auzoko ostalari eta tabernarien gehiengoak emandako babesa atxikitzen dugu. 112 dira guztira.

OSTALARIAK:

Egia auzoko tabernariok ostalaritza arloko kezka larriak bultzaturik Porrontxo Jaiak udaletxeren eskutik pairatzen ari diren debeku eta jazarpenaren aurrean publikoki erakutsi nahi dugu gure protesta ozena, lejitimotzat hartzen ditugun gure interesen kontra zuzen-zuzenean jotzen dutelako.

Izan ere, duela 30 urte sortu zirenetik Porrontxo Jaiak, Egia auzoko jai bakarrak, elkarbizitza eta jai ereduako egundoko erreferentea izan dira. Auzoko zein kanpoko milaka pertsona hurbildu dira, urtero-urtero, jai egitaraua dastatzea, eta urte hauetan guztietan behin ere ez da gertatu jazoera tamalgarririk. Jai Batzordea izan da jagole eta bermatzaile arduratsua, eta dakigunez, urte luzeetan udal jai batzordearekin izan duen harreman normalizatua horren lekuko da.
Horregatik guztiz ulergaitza da udaletxeak hartu duen jarrera zorrotza eta ukatzailea: jaiak ospatzeko baimen guztien ukazioa, oholtza eta txosnak jartzeko debekua eta egiatarron nahia eta jai gogoa ezin hobeto laburbiltzen duen jai-egitaraua burutu ahal izateko argindarra eta ura bera ere ez emateko udal erabakia.

Horrez gainera, debeku horiek kalte izugarria egiten digute ekonomikoki. Alegia, Donostiako beste auzoetan bezala, jaien testuinguruan Egiara hurbiltzen diren milaka bisitarien kontsumoa ezinbesteko diru-sarrera dugu gure negozioen bideragarritasuna lortzeko. Donostiako erdialdean ez gaudenontzat, eragin txikia daukate Jazzaldia, Aste Nagusia edota Errealaren igoeragatik udaletxeak arautzen duen itxiera ordutegiaren berandutze baimenak. Gure negoziak ez daude Donostiako jai erdigune ofizialaren itzalpean. Horregatik, auzoetako jaiek, herri arnasa eta bere erakargarritasuna lehen mailako osagaiak izanik, laguntzen gaituzte gure negozioen garapenean. Dekretuz zapuztea, Porrontxoetako Jai Batzordearekin akordio zuzena eta alde guztietarako onargarria lortze aldera biltzeko ukoa, jarrera onartaezinak dira, eta kalte handia ekartzen diete gure enpresa interesei, zeren kontsumo jaitsierak eta presio fiskalaren gogortzeak kinka larrian  jartzen baitute gure bizimodua.

Argudiatutakoari erreparatuz, Porrontxo Jai batzordea eta udal jai batzordearen arteko elkarrizketari bide emanez, Egiako jaiek aurten ere udal baimena eta bitarteko materialak izan ditzaten eskatzen dugu. Horrekin batera, jaiak direla kausa gainerako auzoetan udalak baimentzen duen itxiera ordutegiaren zabaltzea eskatzen dugu. Labur beharrez, Donostian ezartzen den hiri garapenak eta jai ereduak Egian bizi eta lan egiten dugunon interesak kaltetu ez dezaten erreibindikatzen dugu.

SINTOTXA MUGIMENDUA:

Udalarekin tira birak ez dira atzoko kontua, baina aurtengoan ikusitakoak ikusita, Porrontxo Jaien defentsan eta Udalaren jarrera inposatzailearen aurka Sintotxa mugimenduaren sorrera garaipen handia izan da.

Hainbat eta hainbat ekimen egin ditugu kalean, Donostiako eskultura guztiak sudurra jarrita agertu zirenekoa esate baterako, baina indar handiena sarean lortu dugu, dozenaka lagunek atxikimendua agertu digute mugimenduaren ikur bilakatu den sudurra jarri eta argazkia igorrita. Ezagunak direnak ere hala egin dute, Realeko zenbait jokalarik, El Drogas eta Doctor Deseo taldekoena esate baterako.

Sintotxa Mugimendua indar biziz dago beraz, eta jai herrikoi eta partehartzaileen defentsan segiko du baita aurrerantzean ere. Informazio gehiago: www.porrontxojaiak.org

ABESTIA:

Eta festen izpirituaren aurrerapena, SUDUR KUMEEN KUNBIA!
Porrontxoen izaera aldarrikatu eta aurten bizi dugun egoera salatu dute 100% Gourmet taldeko hip hop abeslariek eta horretan lagun izan dituzte, Adrian “Mal de Ojo”, Izarne Zelaia bertsolaria eta Sorkun abeslaria. Erritmoa Basanabasarena da eta aire instrumentua Urtzi Aizpurua.

Laster aterako da gainera, SUDUR KUMEEN KUNBIA! Bideoklipa. Urtetako irudiak eta Porrontxokume super heroien abenturak eta kalenturak oinarri hartuta.

Sartu  www.porrontxojaiak.orgen eta jaitsi ezazu abestia.

EGITARAUA:
BADATOZELA, BADATOZELA…. PORRONTXOAK!!!!! Ze uste zenuten ba, festarik gabe geratuko ginela ala?!30 URTEURRENA OSPATZEKO PORRONTXO MUNDIALAK ANTOLATU DITUGU
LARUNBATA11 KONPARTSAK ETA AKELARREA
OSTEGUNA 16  TXUPINAZOA ETA KOADRILEN IGOERA MUNDIALA. AURTEN KARRO TXAPELKETA!
OSTIRALA 17 HAUR ETA GAZTE EGUNA (denona alegia)
LARUNBATA 18 SAGARDO EGUN MUNDIALA!
IGANDEA 19 EUSKAL JAIA …eta askoz ere gehiago…

Egitaraua osorik kartelean ageri da. Aipatu behar dugu gainera, Egiako naiz Egiarekin lotura duten artista askok bat egin dutela festekin eta elkartasunez, musu truk euren ikuskizunak eskainiko dituztela. Denboraz larri ibili gara ordea eta aurrerago iragarriko ditugu egitarauan egingo ditugun aldaketak, dena den hauek dira ikuskizunak:
Taldeak: Surfin Kaos, Lobo Elektriko, Xabi Señor No eta laguntzaileak eta Hotel.DJak: Guantxe, Patxi Astrozonbies, Gonzalo NCC, Irazu Discipulos. Bestelako ikuskizunak:La Eskalera Poesika, Sabur Snob

Antzerkia: Pintzel zen, Eguzkilore erraldoia, adin guztientzat, Saharako jaima adjektibatzailea, adin guztientzat, Lorearen Nahia, Dantza ikuskizuna, La Bañera. Ogi orez egindako performancea, Pirata y Nahia.
Poesia: Amaia Likiniano “La Caja” eta Egiako 4. Saioa Arribas: Pailazo ikuskizuna eta laburmetraiaren proiekzioa. Jabi Arkitektoa. Construcciones efímeras con carton, adin guztientzat.Azoka: Kolonbiako Jakiak, Birziklatutako arroparen desfilea. Bertsolariak: Jokin Uranga.

SAGARDO EGUNA:

Porrontxo Jaiak 30 garren urtez ospatuko ditugu, eta urteurrena modu borobilean ospatu nahi dugu. Ekitaldi bereziak eta berriak antolatu ditugu eta horien artean da Porrontxoetako I. Sagardo Eguna. Ez dugu dastaketa soil bat egin nahi. Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin harremanetan gara eta datozen urteetan jarraipena izango duen zita garrantzitsua bilakatu nahi dugu hau. Horrexegatik, bere kartel propioa izango du Sagardo Egunak.

Jueves 12, 11:00 Ayuntamiento Donostia.
Tema: Porontxo Jaiak 2010
-Situación actual. Nueva propuesta de la comisión de fiestas para desbloquear la situación.
-Petición de los hosteleros.
-Programa de este año.
-I. Sagardo Eguna.
-Canción y video clip del 30 aniversario.

SITUACIÓN ACTUAL:

Como ya sabréis, después de muchos desacuerdos nos encontramos una situación difícil con el ayuntamiento.

Estamos preocupados dada la dureza con la que están actuando tanto el acalde como Denis Itxaso con nuestras fiestas. Dicen que no ha habido prohibiciones, pero nos han denegado los permisos para cualquier tipo de actuación nocturna y la utilización de infraestructuras tanto de día como de noche. Pero dejando de lado los debates que venimos arrastrando, los horarios y las quejas son sus bazas para intentar suprimir unas fiestas que parece ser no son de su agrado. Y es que con otros festejos no tienen tanto reparo en temas de horarios y con quejas de vecinos.

En los últimos años, la incomunicación entre las dos partes ha sido evidente, y aunque nuestro talante haya sido conciliador y dialogante, ellos no se han esforzado para solucionar los problemas que han ido surgiendo, ni tampoco para reunirse con la Comisión con la debida antelación que se requiere para poder llegar a acuerdos. El año pasado con las fiestas ya comenzadas, nos hicieron firmar unos horarios que ellos decidieron por su cuenta bajo la amenaza de que en caso no hacerlo no obtendríamos los premisos necesarios. De ahí hemos llegado a la situación en la que nos encontramos.

Nuestra intención es llegar a un acuerdo y para ello hemos presentado una nueva propuesta originaria de la que ya presentamos a Denis Itxaso en abril, teniendo en cuenta unos horarios que creemos acordes a las fiestas. Este año además, creemos que coincidimos con el Zinemaldi, y nos parece alucinante que en este tipo de eventos los hosteleros tengan horarios más extensos, mientras que a nosotros cada años nos las quieren recortar más y más, aún teniendo en cuenta que son solo dos noches en todo el año. Respecto a este tema queremos dar a conocer que los hosteleros están en contacto con la Asociación de Hostelería para que esta tome cartas en el asunto.
PROPUESTA DE LA ASAMBLEA DE CUADRILLAS DE PORRONTXO JAIAK:

Ante los últimos acontecimientos que se vienen viviendo en las fiestas del barrio, las Cuadrillas llevamos tiempo ideando nuevas ideas para mejorar las fiestas del barrio y de minimizar los impedimentos que estos puedan crear. Por consiguiente “Porrontxo Jaiak” propone lo siguiente:

1. Respecto a la calle Tejería:

> Proponemos un cambio considerable respecto a este espacio festivo. Teniendo en cuenta la experiencia de los últimos años, proponemos retirar casi la totalidad de las txosnas que se han ido colocando en citada calle y crear un nuevo espacio en Plaza Berri, que sería constituido por una carpa. La citada carpa es un espacio más guardado y el nivel del sonido baja de manera considerable. En ese caso, solo se colocaría una única txosna en Tejería que tendría como fin atender a las actividades diurnas, como a los actos gastronómicos de las cuadrillas.

2. Respecto al nivel sonoro:

Nos comprometemos a crear una comisión consensuada que podría estar formada por representantes de “Porrontxo Jaiak”, Asociación de Vecinos, Policía Municipal y Donostia Cultura para una mayor transparencia respecto al control del volumen sonoro. Esta comisión se reuniría todos los días para hacer seguimiento y ayudar en la gestión de posibles anomalías.

Nos comprometemos a colocar limitadores en los equipos de música de las txosnas.

El sonido tanto de las verbenas, conciertos… como de las txosnas debería estar condicionado a la hora y  lugar en el que se celebren los actos, teniendo en cuenta  que en la zona de Plaza Berri debería ser más bajo aún que en Plaza Haundi y que, conforme pasen las horas, debería disminuir progresivamente para facilitar el descanso de los/as vecinos/as.

El volumen debe ser  en todo caso, tanto en Plaza Berri como en Plaza Haundi , bastante más bajo que el de años anteriores.

Nos comprometemos a firmar un contrato con los grupos de verbenas y conciertos para que los técnicos de sonido respeten las indicaciones de los representantes de fiestas y de la comisión de seguimiento respecto al volumen.

Este contrato tendría unas cláusulas para el caso de incumplimiento grave de tales indicaciones, teniendo como consecuencia una sanción máxima que conllevaría el impago de la actuación.

3. Respecto a los horarios:

Jueves:

Plaza Berri (carpa) : Cerrará a la 01:00, tal y como se acordó hace 4 años en la propia Asamblea de Cuadrillas.

Plaza Haundi : Habrá verbena y txosnas hasta las 02:30, con un margen de flexibilidad hasta las 03:00 para el cierre progresivo de las txosnas (durante este margen de 30 minutos la música de la txosna estaría apagada).

Viernes:

Plaza Berri (carpa) : La verbena o concierto acabará a las 03:30. A las 05:00 las música de las txosnas será apagada con un margen de flexibilidad hasta las 05:30 para el cierre de las mismas (sin música estos 30 minutos).

Plaza Haundi : la verbena durará hasta las 04:30 y las txosnas apagaran la música a las 05:00 con un margen de flexibilidad de 30 minutos hasta las 5:30 para el cierre (sin música estos 30 minutos).

Sábado:

Plaza Berri (carpa): Habrá verbena hasta las 04:30. La música de las txosnas será apagada las 05:00 con un margen de flexibilidad hasta las 5:30 para el cierre (sin música estos 30 minutos).

Plaza Haundi : Habrá verbena y música en las txosnas hasta las 05:00, con un margen de flexibilidad hasta las 05:30 para el cierre de las txosnas (sin música estos 30 minutos).

Estos serían horarios “de tope máximo”, si bien se intentaría que  finalizaran antes (en función de variables como el mal tiempo, escasa asistencia, etc.).

Los citados compromisos se adquieren, insistimos, tomando como referencia necesaria las normas de funcionamiento para las comisiones de fiestas de barrios de Donostia y nos comprometemos ha devolver tanto la subvención, como el gasto derivado de las infraestructuras en caso de no cumplir los compromisos adquiridos. Es decir, no cabe otra posibilidad que la de cumplir lo establecido.

En consecuencia, mostramos nuestro convencimiento de que se trata de horarios adecuados y aceptables. Cuentan con el aval o visto bueno expreso del conjunto del vecindario, como lo muestran las cerca de dos mil firmas de apoyo recabadas entre los/as vecinos/as y diferentes entidades del barrio hace dos años.  Además, se debe tener en cuenta que durante el resto del año, en el barrio no se celebra ningún festejo nocturno si  exceptuamos la tamborrada. En definitiva, hablamos de sólo tres días durante todo el año.

Para finalizar, queremos poner en evidencia que, de considerarlo necesario, estamos dispuestos/as a repetir una recogida de firmas en el barrio para reiterar fehacientemente que las fiestas y la Comisión organizadora, cuentan con el masivo apoyo del vecindario de Egia. Como muestra de ello adjuntamos el apoyo mayoritario de comerciantes y hosteleros de Egia, 112 en total.

HOSTELEROS:

Los propietarios de negocios del ramo de la hostelería en el barrio de Egia, queremos trasladar nuestra preocupación y queja por la prohibición dictada desde el ayuntamiento contra las Porrontxo Jaiak, únicas fiestas de nuestro barrio, en tanto que ese veto repercute de forma directa en contra de nuestros legítimos intereses.

Porrontxo Jaiak han sido, en sus 30 años de existencia, un referente festivo y de convivencia vecinal de indudable importancia. Han sido millares los vecinos de Egia y foráneos que han disfrutado de su imaginativo programa sin que jamás se haya producido ningún incidente relevante. La Comisión de Fiestas siempre ha sido un eficaz garante de ello, y, según nos consta, esa seriedad y compromiso vienen avalados por años de relación con el propio ayuntamiento.

Es por ello que no entendemos la drástica decisión adoptada por las autoridades municipales, negando todo permiso para celebrar las fiestas, instalar tablado o txoznas, o disponer de luz y agua en la organización de un programa -un año más- plural, participativo y reflejo de los anhelos de los vecinos y vecinas de Egia.

Por añadidura, esa prohibición, además de frustrar el normal desarrollo de nuestras fiestas, nos perjudica de forma irreparable en el ámbito económico, ya que, como en el resto de barrios de Donostia, las fiestas y los miles de visitantes son un aporte imprescindible en el apartado de ingresos de nuestros negocios. La extensión de horarios de cierre regulada por ese ayuntamiento con motivo de otro tipo de eventos y celebraciones (Jazzaldia, Aste Nagusia, ascenso a Primer División de la Real Sociedad,…) no beneficia a los establecimientos hosteleros alejados del centro de la ciudad y del epicentro de la actividad festiva oficial. Por ese motivo, las fiestas populares y su indudable atractivo, contribuyen de manera importante a la viabilidad de nuestros negocios. No sólo eso: son también parte importante de la vida de Egia, de nuestros vecinos y clientes. Suprimirlas por decreto, negarse a llegar a un acuerdo satisfactorio con la Comisión de Fiestas, supone un ataque inadmisible contra nuestros intereses, más aún cuando el descenso del consumo y el aumento de la presión fiscal nos colocan en una posición muy difícil.

Atendiendo a los argumentos expuestos, solicitamos que se recupere el diálogo entre ayuntamiento y Comisión de Fiestas, y que las Porrontxo Jaiak gocen, un año más, de todos los avales municipales y medios materiales para su normal desarrollo. Junto a ello, demandamos la ampliación del horario de cierre que se aplica al resto de establecimientos hosteleros de Donostia con motivo de las fiestas de cada barrio. En definitiva,  exigimos que el modelo festivo y de desarrollo de la ciudad no afecte negativamente los intereses de las personas que vivimos y trabajamos en Egia.

MOVIMIENTO SIN TOTXA:

Las diferencias con el Ayuntamiento no son una novedad, pero viendo lo que ocurre este año, ha sido un gran logro el nacimiento del Movimiento Sintotxa. Con mucho humor e imaginación, el movimiento Sintotxa ha defendido los valores de unas fiestas participativas y populares como las nuestras y ha denunciado la actitud dictatorial del Alcalde e Itxaso.

Hemos llevado a cabo numerosas actividades, así como la de poner narices a todas las esculturas de la ciudad, pero el logro más grande lo hemos conseguido en la red. Mediante la página web, seguimos recibiendo el apoyo de la gente con la nariz puesta. Gente conocida como jugadores de la Real, El Drogas o Doctor Deseo también se han adherido a la iniciativa.

El movimiento Sin Totxa goza de muy buena salud, y seguirá en el camino de la defensa de las fiestas populares.Más información en www. Porrontxojaiak.org.
CANCIÓN:

Y como antelación del espíritu fiestero de los egiatarras e aquí SUDURKUMEEN KUNBIA!. En defensa de Porrontxo Jaiak y en denuncia de la situación que padecemos tenemos el gusto de presentaros lo que va a ser la canción del verano de la mano del grupo hipo hopero Cien por cien Gourmet con la colaboración de Adrian Mal de Ojo, la bertsolari Izarne Zelaia y Sorkun. El ritmo es de Basanabasa y los aires de Urtzi Aizpurua.

Y dentro de nada llegará el video clip. Imágenes históricas y las aventuras de los super héroes Porrontxokumiak.

Entra en  www.porrontxojaiak.org y bájate la canción.

PROGRAMA:

SÁBADO 11 COMPARSAS Y AKELARRE
JUEVES 16 TXUPINAZO Y SUBIDA DE CUADRILLAS. ESTE AÑO CAMPEONATO DE CARROS.
VIERNES17 HAUR ETA GAZTE EGUNA
SÁBADO 18 SAGARDO EGUNA
DOMINGO19 EUSKAL JAIA…..

….Y MUCHO MÁS…..

Podéis ver toda la programación en el cartel. Además tenemos que añadir que numerosos artistas del barrio o que tienen mucho que ver con Egia se ha presentado voluntariamente para ofrecer sus espectáculos de manera solidaria. Hemos andado un poco cortos de tiempo y haremos saber más adelante los días en los que serán dichas actuaciones, que son las siguientes:
Grupos: Surfin Kaos, Lobo Elektriko, Xabi Señor No eta laguntzaileak eta Hotel. DJak: Guantxe, Patxi Astrozonbies, Gonzalo NCC, Irazu Discipulos. Bestelako ikuskizunak:La Eskalera Poesika, Sabur Snob

Antzerkia: Pintzel zen, Eguzkilore erraldoia, adin guztientzat, Saharako jaima adjektibatzailea, adin guztientzat, Lorearen Nahia, Dantza ikuskizuna, La Bañera. Ogi orez egindako performancea, Pirata y Nahia.
Poesia: Amaia Likiniano “La Caja” eta Egiako 4. Saioa Arribas: Pailazo ikuskizuna eta laburmetraiaren proiekzioa. Jabi Arkitektoa. Construcciones efímeras con carton, adin guztientzat.Azoka: Kolonbiako Jakiak, Birziklatutako arroparen desfilea. Bertsolariak: Jokin Uranga.

SAGARDO EGUNA:

Porrontxo Jaiak celebra su 30 aniversario queremos hacerlo por todo lo alto. Hemos ideado nuevas celebraciones entre los que se encuentra el I. Sagardo Eguna. No queremos hacer una simple cata. Estamos en contacto con la Asociación de Sidreros de Gipuzkoa para organizar una cita que tenga seguida en los años venideros.Es por ello que el Sagardo Eguna contará con cartel propioa.

One Comment
  1. Por unos Barrios unidos, alegres y combativos.
    Aupa la lucha con alegría
    Salud

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>