Asanbladan hitzegindako zenbait gauza

Atzoko Koadrilen Asanbladan kontu ugari aipatu ziren baina hona hemen argitaratzea merezi duten zenbait:

  1. Jaien debekuari dagokionean udal gobernuarekin adostasunak bilatzen gabiltza, oraingoan aralar eta alternatibako ordezkarien bitartekaritzaz. Egiako Merkatarien atxikimendua jaso berri duen  proposamena helarazi diegu eta erantzunaren zain gaude. Proposamen hau apirilean igorri genion Kultura zinegotzi Denis Itxasori baina erantzunik jaso gabe.
  2. Atzo Info7 irratian eginiko elkarrizketan Denis Itxasok pozoindutako hainbat hitzen artean fidatzekoak ez garela azpimarratu zuen eta Jaien aurkako salaketa ugari jaso dituztela esan zuen. Ez gara gu ordea Hiriburu Kulturalaren banderapean auzoetako jaiak zapuzten gabiltzanak, eta salaketei dagokionean, gure prestutasun osoa azaldu dugu beti bizilagunekin hitzegiteko. Nabarmentzea “salaketak” diren hoiek “kexak” direla %99an eta auzotarron kexa eta salaketei jaramon egingo baliete beti, anbulategi duin bat izango genukeela aspalditik beste gauza askoren artean.
  3. KARROZA TXAPELKETA ez, ez! kontua ez da nor den auzoko karrozena! Porrontxoetan zehar kale giroa indartu asmoz koadrilok geure karro edo karrozak egin eta ahalik eta alaitsuen apaindu ditzagun helburu duen ekimentxoa da, ostegunetik atera eta jai guztietan zehar erabiltzeko askatasunez!!! Mozrrotzera ere animatzen zaituztegu!!!
  4. Egia astindu / Aste Nagusia: Auzoan zehar propaganda egin eta banatzeko hitzorduak jarri ditugu. Gaurtik hasita astelehen, asteazken eta ostegunetan 17:00etan P.Haundin (Igogailu ondoan). Aste nagusiari dagokionean Piraten ekimenetan betaurreko/sudurrekin +… Porrontxoen alde agertzera animatzen dugu jendea, “Kañonazoan” ere agertuko gara gure sudurzuloetatik kañoikadak botatzera!!! Agertu zaitez!!! Hitzordu guztiak
No Comments.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>