Egiako Jaiak 2010

  • Bertso bazkaria

    Apa Euskaltzaleok.

    Larunbata honetan (Azaroak 27), Euskararen Eguna ospatzen da Egian.
    Eta auzoko eragileen artean ospakizun egun bat antolatu degu.

    Hona hemen egitaraua:
    * 17:30 – Euskararen metaketa, Euskal Musika Plaza Handian.
    * 17:30 – Ludoteka irekia “haima” barruan.
    * 18:00 – Txokolatada, gaztainak eta salda.
    * 18:30 – ‘Egia ote erraldoi’ gazteentzako jokoa.
    * 19:00 – Trikitixa.
    * 20:30 – Bertso afaria Jokin Labaien eta Amaia Agirre bertsolariekin, Arrano Elkartean. Gai jartzailea: Koldo Alduntzin.

    Animatu eta parte hartu!!!

  • IZOZKI ZONBIEN MENDEKUA, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean

    Hona hemen gure erredakziora iritsi den, SIN-TOTXA MUGIMENDUAren eskutik

    Sinopsia:

    Egia, Noñostilbaniako erresumaren herri alai eta partehartzailea izatearen fama izan du aspaldiko partez.

    Baina dena aldatzen da, “ODON KOGORZAS.S.” banpiro txupa-sangrea, bere morreiaren laguntzaz “DENIS ELTXATXO”,  Ñoñostilbaniar guztien borondatea eta iritzia manipulatu saiatzen denean.

    Madarikazio baten laguntzaz “ODON KOGORZAS.S.” banpiro txupa-sangreak. Ñoñostilbaniako izozkijale guztiak (asko direla, izan ere), izozki zonbi bilakatzen, lortzen du.

    Baina bere plana okertzen da, Egia Herriko Porrontxo eta Porrontxina herioak, izozki zonbiak bihurtzen dituenean. Hortik aurrera, egia bihurtuko da bere amets gaizto okerrena.

    Akzioa, odola, izozki urtuen erraiak, eta gezurrak “a manta”, negu honetako arrakasta haundiena izango den, pelikula honetan.

    Aktoreen zerrenda:

    Starring: ODON KOGORZAS.S. as BANPIRO TXUPA-SANGRE MEHATXATZAILEA.
    Co-starring: DENIS “ELTXATXO” as DINAMITADOR SOZIO-KULTURALA MADARIKATUA.
    Pelikulako gaiztoak: PORRONTXO & PORRONTXINA ZONBIAK.

    ——————————————————————–

    Sinopsis:

    Egia, tiene fama de ser un alegre y participativo pueblecito situado en el reino de Ñoñostilvania.

    Pero todo cambia, cuando “ODON KOGORZAS.S.” el vampiro txupa-sangre, ayudado de su esbirro “DENIS ELTXATXO” ” intenta manipular la voluntad de los Ñoñostilbaniatarras.

    Por medio de una antigua maldición, “ODON KOGORZAS.S.” el vampiro txupa-sangre, consigue transformar en Helados zombis a todos los comedores de helados de Ñoñostilbania (que no son pocos).

    Pero todo se tuerce, cuando convierte en zombis a Porrontxo y Porrontxina los héroes locales de Egia. A partir de entonces se hará realidad su peor pesadilla.

    Acción, sangre, vísceras de helados derretidos y mentiras a manta, en el que está llamado a ser el éxito cinematográfico de este invierno.

    Reparto de actores:

    Starring: ODON KOGORZAS.S. as VAMPIRO TXUPA-SANGRE AMENAZADOR.
    Co-starring: DENIS “ELTXATXO” as DINAMITADOR SOZIO-KULTURAL MALDITO.
    Los malos de la película: PORRONTXO & PORRONTXINA ZOMBIS.

  • Harry Totxak, egiako elementu berria

    Kalean zabiltz asper-asper eginda, zure sudurrak lurretik arrastaka zaramatza eta hara hortxe zure aurrean, baina zutaz paso eginaz,  etorkizun oso hurbil batean izango duzun lagunmina; …Harry! Harry Totxak..!

    Lurrera begira igoaro ditu azken orduak, edo hori dirudi, jantzita duen txanodun jertsearekin ezinezkoa zaizu haren begirada non hamiltzen den ikustea… lurrera begiratu duzu, han bada zerbait… dirua? hori dirudi… edo nahiko luke berak akaso… izan ere gezurrezko dolarrez betetako kaxa bat du aurrean, poltsiko-estu batek botatako xentimo xixtrinen artetik OdonKamon faraoiaren diru ilebakoa!

    – argh! kendu paretik aurpegi gaixo hori! nire okupak baino berdeago jarriko naiz eta! – pentsatu du zure sudurrak. billeteetako bat hartu duzu ordea, iguinari eutsi eta atzean duen oharrak begiak estutu dizkizu…

  • HITZALDIA-Jai herrikoiak parte hartze, elkar bizitza eta traba administratiboak

    Urriak 20 (Asteazkena) Egiako Kultur etxean, 19:30tan

    HITZALDIA:
    Jai herrikoiak parte hartze, elkar bizitza eta traba administratiboak

    Hizlariak:
    Porrontxo Jaietako Batzordeko kideak

    Antolatzailea / organiza:
    Asociación de vecinos/as Egia Bizirik Auzo Elkartea