UDALAK BILERA BERTAN BEHERA UTZI DU

EL AYUNTAMIENTO SUSPENDE LA REUNIÓN PROGRAMADA PARA MAÑANA.

Porrontxoen aurkako eraso eta gertakari berriak jaso dira:

Alde batetik bihar osteguna, bilkura izan behar genuen Udalarekin baina duela gutxi jakin dugunez, Udalak BERTAN BEHERA utzi du zita agenda arazoak argudiatuz, baina beste hitzordurik planteatu gabe.

Bestalde, Porrontxo Jaietako egitarauan finkatuta zeuden Egiako Gazte Lokaleko ekintzak ere ez egiteko agindu die Gazte Lokaleko arduradunei. Gazte Lokalak kulturetxean du txokoa, eta jaietako jarduerak egiteko ateak itxi eta Plaza Haundira jeistekoak ziren bertako lagunak. Udaleko dei batek ordea Kulturetxean duten Lokalean gera daitezela agindu die jaietako ekintzak bertan behera utziz.

Bi gertakari hauek Porrontxoen aurkako debeku eta mehatxu ekaitza loditzen dute, eta argi uzten du Udalak darabilen azpijokoa, erabaki eta debekuak tantaka eta modu desegokian notifikatuz. Gurekin hitzegiteko zuen hitzordu bakarrari muzin eginez, Denis Itxasok egiatarroi hitzerdirik eskeintzeko prest egon ez dagoela erakutsi du, baina ez du arazorik hedabideekin hitzegiteko, eta guri aipatu gabeko arrazoi politikoak mahai gainean jartzeko.

Gaur asteazkena Koadrilen Batzarra izango dugu, aurreko astetik deituta genuen bezala. Bertan azken erabaki hauen aurrean hartuko dugun jarrera aztertuko dugu eta ahal bezain laister jakinaraziko dizuegu.

Azkenik, larunbateko kalejira eta agerraldia mantendu egiten dira, Jaiak aurrera ateratzeko gure asmo irmoa bezalaxe.

KALEJIRA egiatik udaletxera
Larunbata 12 – 11tan P. Haundin

AURRERA PORRONTXOAK!
ERAKUTSI DIEZAIOGUN UDALARI JAI HERRIKOIAK NOLA DEFENDATZEN DIREN!

No Comments.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>