Iritsi dira Porrontxo Jaiak! (+ Castellano)

Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik…
Iritsi dira Porrontxo Jaiak!

30 urte igaro dira egiatarrok Prrontxi Jaiak antolatzeari ekin genionetik.
Egiatarrok asko maite ditugu gure festak.

Porrontxoak jai herrikoiak dira, egiatarron partehartzetik sortutakoak. Baina ez dira  Donostiako udalean agintea dutenen gokoko. Azken urteotako eragozpenak gogortu egin dituzte aurten.

Diru laguntzarik gabe utzi gaituzte, Gladys Enea erabiltzea debekatu digute eta Donostia Kulturak babestutako ekintzak bertan behera utzi dituzte.

Porrontxo Jaien aurka ekin dio Udalak eta alde ekonomikotik hasi dira. Udalak agindutako ordutegiak betez gero txoznek diru iturri izateari utziko liokete, hau da festak aurrera ateratzeko nahikoa dirurik ez legoke. Agindua bete ezean berriz, diru laguntza kenduko digute.

Atsedenerako eskubidea urratzea egotzi digu udalak, ostiral eta larunbateko egitarauagatik. Bi gauengatik! Badakigu udal gobernu honek ordutegiak bere mesedetan darabiltzala, festa motaren arabera jokabidez aldatzen duelako. Tabernariei ere zigor txostena zabaldu diete arrazoi berberagatik.

Auzoa garbi ez edukitzea egotzi digute. Ba al zenekiten, urtero kalean jartzeko komun publiko gehiago eskatuta ere udalak ez dituela gehiago ekartzen?

Ordutegiengatik edota garbitasunagatik al da guzti hau? Guk argi dugu ezetz, eta badakigu Odonen Udalaren festa eredutik kanpo gaudelako jo dutela geure aurka.

Jokabide honek egingo  al du Donostia 2016an Europako kultura hiriburu?Badakigu “super” hautagaitza hau bultzatzeko diru mordoa erabiltzen ari zaretela, eta Egia auzoa festarik gabe utzi nahi duzue!

Porrontxoetako koadrilok ez dugu joko zikin honetan parte hartzeko asmorik eta lau haizetara eta ozen esan nahi dugu, aurten ere, Porrontxoak egingo ditugula, eta inoiz baino gogotsuago gainera.

Haur gazte zein heldu berebiziko ardura dugu aurrerantzean eta guztion elkarlana beharrezkoa izango da Porrontxoek beste 30 urte bete ditzaten.

Jai herrikoi, partehartzaile eta parekideen alde.
Gora Porrontxo Jaiak!
Gora Egia!

Por encima de todas las trabas…
¡Ya llegan Porrontxos!

Han pasaso ya 30 años desde que comenzamos a organizar los Porrontxos. Son nuestras fiestas y nos encantan.

Las fiestas de los Porrontxos son fiestas populares, nacidas desde el trabajo común entre los vecinos. Sabemos que no son del agrado de los que mandan en el Ayuntamiento donostiarra y este año han decidido poner más trabas a las fiestas.

Nos han denegado la ayuda económica, nos han prohibido utilizar Gladys Enea y han suspendido todas las actividades patrocinadas por Donostia Kultura.

El gobierno municipal de Odon ha arremetido contra Porrontxos, y han comenzado por el aspecto economico. Nos quieren obligar a cumplir unos horarios en los que las txosnas dejarian de ser rentables, con lo que no habría dinero para sacar las fiestas y en caso de que nos neguemos nos retiran la ayuda pública.

El consistorio nos acusa de no respetar el derecho al descanso por el programa que llevamos acabo el viernes y el sábado. Pero sabemos que este Ayuntamiento utiliza los horarios según sus intereses ya que no actúa de igual manera con todas las fiestas. Han llegado hasta a expedientar a los hosteleros por la misma razón.

Nos acusan de ensuciar el barrio. ¿Sabíais que cada año pedimos más urinarios públicos y el ayuntamiento nos los deniega?

¿Todo esto por horarios e higiene? Nosotros tenemos claro que no y sabemos que es porque no son unas fiestas que se inclinen ante sus intereses.

¿Así va ha ser elegida Donostia la elegida para Capital Europea 2016? Sabemos que os estais gastando un dineral en promocionar la candidatura. ¡Y quereis dejar a Egia sin fiestas!

Las cuadrillas que conformamos los Porrontxos no tenemos intencion de entrar en este juego sucio y queremos dejar bien claro que una vez más sacaremos adelante las fiestas. ¿Y con más ganas que nunca!

Vecinos, vecinas, tenemos un importante reto de cara al futuro. Será de vital importancia la colaboración entre todos y todas si queremos que los Porrontxos duren otros treinta años.

Por unas fiestas populares, particitativas y en igualdad.
Gora Porrontxo Jaiak!
Gora Egia!

2 Comments
  1. Aupa!!! Porrotxo jaiak !!!! Animo eta eutsi goiari!!

    • eutsi gogor GORA PORRONTXOAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>